Asteburu on bat pasa nahi dugu lagunen artean, bidaia, ostatua eta hainbat ekintza partekatuz.
Astun – Candanchu aldera joango gara, pistetan edo mendian eskiatzeko, edo erraketekin ibiltzeko. Norbera arduratuko da haren nahien eta gaitasunen araberako jarduerak prestatzeaz. Gailurrak egonaldia antolatuko du.
Data
Otsailaren 22-23an
Bidaia
Ostiral arratsaldean irtengo gara Bilbotik, eta aste horretan bertan antolatuko gara gure kotxeak partekatzeko.
Egonaldia
Villanuako aterpetxean, pentsio erdia. Prezioa: nagusiak 100 € eta haurrak 40 € ,ondokoa barne:
- ostiraleko afaria eta lo egitea
- larunbateko gosaria, afaria eta lo egitea
- Igandeko gosaria
Gainerakoa norberak eraman behar izango du. Lo egiteko literak daude eta lo zakua, maindirea, eta toallak eraman behar dira.
Villanuan bertan janari denda eta eski materiala alokatzeko aukera dago.
Materiala
Ezinbestekoa da arropa egokia eramatea, baita norberak egin nahi duen neguko jarduetarako segurtasun-materiala.
Zure jarduera prestatzeko lotura erabilgarriak
– MAPA ikusi
– Meteo (14 egun)
– Info elurra eta elurjauziak
– Neguko ibilbideak eta arriskuen mapa
– Webcam Astun-Candanchu
Informazio gehiago
Pablo: 620666hiru86
Izen ematea
Izena emateko eta azken eguna otsailaren 14a izango da. Beranduago ezin dugu erreserbarik ziurtatu, beraz, azkar apuntatu. Leku mugatuak dira eta Gailurrakideok lehentasuna dugu.