Aupa, lagunok:
Datorren asterako Gorbeiarako irteera aurreikusita genuen, baina atzeratu egin dugu (apirilaren 16 eta 17an izango da).
Horren ordez, martxoaren 20an, igandean, Orixol mendira
joango gara, Arrazolatik (Atxondo) abiatuta.

Ibilbidea gogor samarra da; 1.000 metro ingurko desnibela du, eta 5-6 orduko iraupena. Are gehiago gogortuko da, elurra badago. Kontuan izan!
Autoz joango gara Arrazolaraino. Gailurrako egoitzan 8:30ean elkartuko gara. Bestela, Arrazolako parkinean 9:15ean.
Irteerarako izena emateko, betiko bideak erabili: e-mailez, ostegunean lokalera etorrita edo telefonoz, ostegunean bertan.
Hemen duzue, irteeraren argibide-orria. Irakurri, mesedez; garrantzitsua da.
Animatu eta etorri!!Laster arte!
You must be logged in to post a comment.