Trebakuntza-ikastaroak

Bizkaiko Goi-mendi Eskolak ikastaroak (alpinismoa, eskalada, mendiko eskia…) antolatzen ditu urte osoan zehar mendizaleei mendiko jardueretarako trebakuntza eskaintzeko asmoz. Ikastaro horietan parte hartu nahi duen mendizaleak federazio-lizentzia izan behar du.

Ohiko ikastaro horiez gain, Goimendi Eskolak mendi-taldeei aukera ematen die mendi-taldeko kideontzako ikastaroak antolatzeko. Ikastaro horiek mendizale hasiberrientzat oso egokiak izaten dira.