ORUXMAPS: hasteko ideia batzuk

Zer da eta zer ez da oruxmaps

  • Mobileko GPSaren bidez ibilbideak grabatzeko edota jarraitzeko aplikazioa da. Motzean “orux” ere deitzen diogu.
  • Ez du jarraibiderik emoten GoogleMapsen modura ( hurrengo bidegurutzean eskumara, gero segi zuzen 100m, gero ezkerrera, etab…). Utzi hori errobotentzat…

Zer da GPS sistema

  • Gure mobilan dagoen txip batek seinaleak jasotzen ditu orbitan dauden satelite batzuetatik, eta seinale hauen bidez gure kokapena kalkulatzen du. Zehaztasunez kalkulatu ahal izateko, gutxienez 3 edo 4 sateliteren seinalea jaso behar dira.
  • Kokapen hori ez da guztiz zehatza. Kasurik onenean, 3 metroko zehaztasuna lortuko dugu, eta beste batzuetan zehaztasuna 20 edo 30 metrokoa baino ez da izango. Dena den, hau nahikoa da mendian ez galtzeko.
  • Sistema honek gauez edo egunez funtzionatzen du, baita lainoa badago ere, eta mobilaren seinalearen guztiz independientea da. Telefono eta Internet seinalerik gabe ere funtzionatzen du.
  • GPS sistema amerikarra da, eta badaude beste batzuk: Galileo, europearra; Glonass, errusiarra; Baidoo,txinatarra. Orokorrean guztiei esaten diegu GPSa, eta gaur egungo mobil asko gai dira guztien seinalea jasotzeko.

Zer da “track” bat

  • Mendian ibiltzean Oruxek tarteka grabatu ahal du zure kokapena (adibidez, puntu bat 30 segunduro), eta puntu horiek linea bategaz lotuz zure ibilbidea marraztuta geratzen da. Ibilbidearen marra horrek “track” du izena.
  • Pantailan ikusiko dugu trackaren marrazkia, eta aldi berean, gure kokapena markatzen duen ikur bat. Tracka izango da gure Ariadnaren haria laberintotik mugitzeko…
    • Mendian galtzen bazara eta abiapuntura itzuli nahi baduzu, track hori alderantziz jarrai dezakezu, baita lainoa badago edo gauez egin bada ere.
    • Grabatu duzun track hori mobilean gorde ahal duzu beste egun batean ibilbide bera errepikatzeko.
    • Tracka lagunekin partekatu ahal duzu, horrela beste pertsona batek zeuk grabatutako ibibidea jarraitu ahal izango du.
    • Ordenagailuaz ere marraztu ahal da track bat mapa baten gainean. Halaxe egiten dugu mendi txango bat prestatzeko. Marraztutako track hori mobilera pasaten dugu, eta behar izanez gero, hor dugu kontsultateko jarraitu nahi dugun bidetik ari garen ala ez.
  • “Track” eta “Ruta” izenak modu ezberdinean erabiltzen dira oruxen eta beste aplikazioetan. Oruxek momentuan grabatzen ari zaren marrari “track” deitzen dio, eta aurrez grabatutako edo jarraitzen nahi duzun marrari “Ruta”.

Zer da “waypoint” bat

  • Bidean dagoen zeozer nabarmentzeko marka bat da. Izan leike bidegurutze bat, iturri bat,…
  • Guk erabakitzen dugu marka hori ipintzea, ez GPSak.

Ibilbidea hastean

Beti:

  1. Piztu oruxmaps
  2. Piztu mobilaren “”kokapena”
  3. Behin kokatuta, ezarri “Hegalaldi modua”

Aurrez zeuk grabatutako  ibilbide bat errepikatu nahi ba duzu:

  1.  Gestionar tracks/rutas aukera sakatu
  2. Bilatu zerrendan, eta aktibatu nahi duzun track hori mapa gainean ikusteko
  3. Tracka kargatzean aukera hauek markatu:
    • Nabigazioa = Nabigaziorik ez (txapadia ez emateko)
    • Grabatze aukerak = Hasi track berria

Deskargatutako trak bati jarraitu nahi ba duzu:

  1. Jasotako artxiboan bitan ( edo luze ) sakatu eta Oruxmapsekin irekitzea aukeratu.
  2. Tracka kargatzean aukera hauek markatu:
    • Nabigazioa = Nabigaziorik ez (txapadia ez emateko)
    • Grabatze aukerak = Hasi track berria

Track berri bat grabatu nahi baduzu, beste bati jarraitu barik:

  1. Sakatu eskumako menuan
  2. Aktibatu oruxen kokapena (eskumako menuan- diana baten ikurra)
  3. Aktibatu grabaketa (eskumako menuan – puntu gorria) eta aukeratan “track berria” sakatu

Ibiltzean

  • Normalean guk egindako ibilbidearen tracka arrosa kolorekoa ikusiko dugu, eta besteak, beste koloretan (Urdina, laranja, …). Kolore hauen konfigurazioa aldatu ahal da.
  • Bidean zalantzarik izanez gero erraza da konprobatzea ea gure marra arrosa bestearen gainean doan ala ez.
  • Atzera bueltatzeko bide beretik marra arrosa alderantziz jarraitu ahal dugu.
  • Waypoint marka bat ipintzeko: luze sakatu mapa gainean, eta agertuko den menuan “bidepuntua sortu” aukeratu. Kontuan hartu sakatu duzun puntuan bertan ipiniko duela marka, beraz sakatu baino arinago mapa ahal duzun beste haunditzea gomendatzen da zehatza izateko.
  • Adi, mugikorraren bateria agortzen bada ezin izango diozu trackari jarraitu. Beraz, bateria ahalik eta gehien irauteko honela jokatu behar dugu:
    • Kokapena piztu eta Hegalaldi modua ezarri, halantxe mobilak ez dau bateria gastako koberturaren bila.
    • Amata pantaila, eta behar duzun momentutan baino ez piztu. Ez gara ibili behar pantailari begira, zalantzetan ez bagaude.

Ibilbidea amaitzean

  1. Sakatu eskumako menuan
  2. Grabaketa gelditu (eskumako menuan – lauki zuria)
  3. Gordetzean track honen izena galdetuko du. Gomendioa: Data eta lekuaren izena ipini, adibidez 2021-04-17-Azkua
  4. Track hori Oruxen barneko databasean gordeko da.

Trackak partekatu

Normalean trackak .GPX edo .KML artxibo batean daude, eta artxibo horiek jaso eta bidali ahal dira email, whatsapp, signal, edo bluetoothen bidez, baita weborri batetik deskargatu ere.

Baten batek bidalitako trak bat ikusteko edo jarraitzeko:

  1. Jasotako artxiboan bitan ( edo luze ) sakatu eta Oruxmapsekin irekitzea aukeratu.
  2. Track hori mapa gainean ikusiko duzu.

Zuk grabatutako track bat partekatzeko:

  1. Zeuk grabatutako trackak oruxen barneko databasean gordetzen dira. Sakatu menu rutas- Gestionar tracks/rutas Tracken zerrenda ikusteko
  2. Bilatu zerrendan partekatu nahi duzun tracka, bere izenaren gainean luze sakatu, eta agertuko den menuan “ezaugarriak” aukeratu
  3. Ezaugarrien fitxan, ohikoa den “partekatu” ikonoa sakatu, eta GPX formatoa aukeratu
  4. Aukeratu zelan nahi duzu bidali ( Whatsapp, email,…)