OIZ – Deiadar mendien eguna 2025

Datorren igandean, ekainaren 8an, Deiadar Mendien eguna ospatuko da, eta Oiz mendira igoko gara.
Ibilbide zirkularra egingo dugu,  18 km eta 800 m desnibela  gutxi gorabehera.

Alpino Tabirak antolatutako ibilbidea 9:00etan abiatuko da Garaiko udaletxetik, eta 12:00etan egingo da Batzar Nagusietarako deia tontorretik. Horren ostean musika eta jateko zeozer izango dugu tontorretik gertu dagoen baselizan.

Egun polita izango da ibilbidea gure taldeagaz egiteko, eraman Gailurraren kamiseta, tontorreko ekitaldian parte hartuko dugu lekukoa jasoz,  datorren urtean geuk antolatuko dugu ibilbidea eta.

Hemen duzu informazio gehiago.

Garaira heltzeko ez dago garraio publikorik asteburuetan, beraz, autoak partekatzeko moldatuko gara. Eman izena fitxan, eta esan autorik behar duzun edo, autoa izanez gero,  zenbat leku libre duzun.