Urtero, Gailurrak deiadar mendietako igoeran hartuko du parte. Aurten, Maiatzak 3 igandea, Club Alpino Tabirak antolatuko duen igoeran, Oizera igoko gara. Tontorrean, beti bezala, adarrei soinua ateratzen saiatuko gara, Bizkaiko Batzar Nagusien deiadarren oroigarri. Izan ere, datorren urtean Gailurrak ekitaldia antolatuko duenez, lekukoa emango digute. Oparia eta pintxoak egongo dira eta 5 ordutako txango batez gozatu ahal izango dugu, bai txikiak zein helduak.
Ibilaldia Garain (Durango) hasiko da beraz Gailurrako egoitzatik 8.30etan abiatuko gara .
Antolatu ahal izateko, bidali mezu bat gailurra.mt@gmail.com
You must be logged in to post a comment.