MENDI LIBURUTEGIA

Gailurra mendi taldearen liburutegia dugu bazkideen esku, bertan 300 liburu baino gehiago, 80 mapa topografiko baino gehiago, eta mendi eta eskaladari buruzko aldizkari ugari daude.

Liburuen mailegua, itzulera zein kontsulta mendi taldeko irekiera orduetan egingo dira: ostegunetan 8etatik 9etara.

KATALOGOA

MAILEGU ARAUAK

  1. Gailurra mendi taldeko bazkidea izan
  2. Mailegua doakoa da
  3. Liburua edo dokumentua zaintzeko ardura hartu eta emandako epean itzuli.
  4. Gehienez 5 dokumentu har ditzakezu, bi astez.
  5. Mailegua bi astez luza dezakezu, erreserbaturik ez badago. Horretarako mezu bat bidali liburutegia@gailurra.org helbidera, edo lokalera etorri.
  6. Mailegatutako dokumentuak erreserba daitezke, horretarako mezu bat bidali liburutegia@gailurra.org helbidera, edo lokalera etorri.
  7. Mailegatutako dokumentuak ez badituzu emandako epean itzultzen, ezin izango duzu mailegu zerbitzua atzerapenaren denbora tarte berean.
  8. Dokumentua galtzen baduzu edo apurtzen baduzu, ordezkatu beharko duzu. Berdina ez baduzu aurkitzen, Gailurra Mendi Taldeak esango dizun bat eman beharko duzu.

LIBURUTEGIA HANDITU

Interesgarritzat jotzen duzun libururen bat klubak erostea nahi baduzu, edo etxean ahaztuta dituzun mendiko liburu horiek Gailurrari eman nahi badituzu, idatzi gure emailera: liburutegia@gailurra.org.