Mendirako material teknikoa

Gailurra MT-k mendirako materiala dauka bazkideek alokatu dezaten.
  1. Materialen bat alokatzeko, Gailurra mendi-taldeko bazkide izan behar duzu.
  2. Bazkide bakoitzak norberarentzat alokatu ahal du materiala, ez beste inorentzat. Bazkideek ezin dute bazkide ez direnentzat materialik alokatu.
  3. Materiala astebeterako alokatzen da, hau da, ostegun batean hartu eta hurrengo ostegunean itzuli behar da, derrigorrean. Ez dago epea luzatzerik. Materiala garaiz itzuli ezean, bazkideak ezingo du hilabeteko epean beste materialik alokatu.