Adin txikientzako EMF lizentzia 2024

Lizentziari buruzko informazioa ikusi

GAILURRA ETA EMF LIZENTZIAREN PREZIOA 2024

Beheko kalkulagailuagaz atera dezakezu aurtengo prezioa  (formularioa bidali barik, eh!).

GAILURRAN IZENA EMAN ETA EMF LIZENTZIA ESKATU ADIN TXIKIENTZAKO

  1. Adin txikikoek Federatzeko ezinbestekoa da  dokumentu hauek  bete eta sinatzea. Behin sinatuta, egin argazki on bat edo eskaneatu, beheko formularioren bidez bidaltzeko zure datuekin batera.  
  2. Transferentzia bat egin beharko diguzu kontu korrente honetan, federatu nahi duen pertsonaren izen-abizenak adieraziz, eta ordainagiria formularioan bertan erantsi behar duzu. Datuak bidaltzean bezain laster baieztapen email bat jasoko duzu.

Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325

  • Ez da tramiterik egingo ordainagiria eta datu guztiak jaso arte.
  • Kontuan hartu Federazioan tramitatu behar dugula zure eskaera eta tramite hori bete arte ez zaude aseguratuta. Lan hori ostegunero egiten dugu normalean ( jaiegun, zubi, eta oporretan izan ezik), ahal dugun neurrian.
  • Zure txartela hiru aste beranduago helduko da lokalera, gutxi gora behera, eta zeu etorri behar zara lokalera txartela hartzen.(   ostegunero arratsaldeko 8etatik 9ak arte).

2023rako NOBEDADEAK

  • 2023tik hasita, EMF lizentzia baliokidea da Aragoi, Nafarroa, Asturias, Balearrak, Kanariak, Madril, Murtzia, eta Valentziako federazioek kudeatzen dituzten aterpeetan deskontua lortzeko, FEDME luzapena ordaindu beharrik gabe. Informazio osoa hemen.
  • FEDME luzapena beharrezkoa da oraindik Estatuko eta Alpeetako beste aterpe batzuetan deskontua lortzeko, eta FEDME txartela formatu digitalean deskargatu behar da, app baten bidez.
  • EMFk ere jarri du martxan app bat zure txartela formatu digitalean deskargatzeko, nahi izanez gero.

2023-12-11an zabalduko dugu 2024rako izen-ematea