MENDI JARDUNALDIAK 2019

Azaroaren 15an eta 18an Uribarriko Gailurra M. T-ko XXVIII. mendi jardunaldiak izango dira Bidebarrierako liburutegian, 19:00etan.

Azaroak 15 ostirala, Marc Toralles entzuteko aukera izango dugu, Marc-ek Slovack Direct bidearen errepikapena egin berri du Denali mendian, Ipar Amerikako mendirik altuena. Gutxi batzuk izan dira zailtasun handiko bide hau, 1984ean ireki zutenetik, errepik atzen ausartu direnak.

Azaroak 18 astelehena, Angelika Rainer eskalatzaile italiarrak izotzean eta drytooling eskalatzen duen esperientziaz arituko da. Emakume honek zailtasun handiko hainbat mixto bideak egina ditu, “A Line Above the Sky” besteak beste, munduko mixtoko biderik zailena.

Sarrera librea da eserlekuak bete arte. Urtero bezala, ekintza hau taldeko bazkideen lanari esker aurrera atera da, eta bertan parte hartzera eta ondo pasatzera gonbidatzen zaituztegu.