Gailurra eta EMF Lizentzia / 2025

Gogoratu: abenduan eskatu ahal duzu federatzea, urtarrilaren 1ean lizentzia eta asegurua izateko.


Lizentziari buruzko informazioa ikusi

GAILURRA ETA EMF LIZENTZIAREN PREZIOA 2025

Beheko kalkulagailuagaz atera dezakezu aurtengo prezioa  (formularioa bidali barik, eh!).

GAILURRAN IZENA EMAN ETA EMF LIZENTZIA ESKATU

Tramiteak egiteko bi bide dituzu:

  1. Gure egoitzara etorri; bertan, zeure datuak eman eta ordaindu ahal izango duzu. Ostegunetan 20etatik 21etara. (uztailan eta abuztuan itxita)
  2. Online,  Weborri honetako formularioaren bidez.  Aurrez transferentzia bat egin beharko diguzu kontu korrente honetan, zeure izen-abizenak adieraziz, eta ordainagiria formularioan bertan erantsi behar duzu. Datuak bidaltzean bezain laster baieztapen email bat jasoko duzu.

Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325

  • Ez da tramiterik egingo ordainagiria eta datu guztiak jaso arte.
  • Kontuan hartu Federazioan tramitatu behar dugula zure eskaera eta tramite hori bete arte ez zaude aseguratuta. Lan hori ostegunero egiten dugu normalean ( jaiegun, zubi, eta oporretan izan ezik), ahal dugun neurrian.  Federazioa itxita dago abuztuan eta sasoi horretan ezin da lizentziarik tramitatu.
  • Zure txartela hiru aste beranduago helduko da lokalera, gutxi gora behera, eta zeu etorri behar zara lokalera txartela hartzen.( ostegunero arratsaldeko 8etatik 9ak arte gure lokala irekita dago txartelak jasotzeko, eta ordutegi horretan 654 615 252 telefonora deitzeko aukera duzu zurea heldu den jakiteko)
  • Adin txikikoak federatzeko beste weborri honen bidez egin behar duzu.

NOBEDADEAK

  • 2023tik hasita, EMF lizentzia baliokidea da Aragoi, Nafarroa, Asturias, Balearrak, Kanariak, Madril, Murtzia, eta Valentziako federazioek kudeatzen dituzten aterpeetan deskontua lortzeko, FEDME luzapena ordaindu beharrik gabe. Informazio osoa hemen.
  • FEDME luzapena beharrezkoa da oraindik Estatuko eta Alpeetako beste aterpe batzuetan deskontua lortzeko, eta FEDME txartela formatu digitalean deskargatu behar da, app baten bidez.
  • EMFk ere jarri du martxan app bat zure txartela formatu digitalean deskargatzeko, nahi izanez gero: android  /  applestore

    IZENA EMATEKO ORRIA. GAILURRA MENDI TALDEA 2025

    DATU PERTSONALAK *

    Izena

    1 Abizena

    2. Abizena

    NAN zbkia.

    Jaiotze data

    email

    Telefono

    Helbidea

    Herria

    Kode Postala

    Gailurra M.T. *

    Gailurra kuota (10,00€)

    EMF Federazioaren Lizentzia *

    Maila:

    Heldua (94,11€)

    Heldu Onuraduna ** (85,75€)

    65tik Gorakoa (69,76€)

    65tik Gorako Onuraduna ** (61,40€)

    ** "Onuraduna" izateko, Pyrenaica zure etxean jasotzen duen beste pertsonaren NAN zenbakia eman behar duzu:


    Eremu Geografikoa:

    ESTATUA (+0€)

    PIRINIOA, Portugal eta Marruecos (+18,99€)

    MUNDUA (+65,91€)

    ESPEDIZIOA (+2131,53€)

    EMF Lizentziaren Luzapenak

    SKI ALPINOA (+38,44€)SNOW (+50,99€)



    BTT (+21,56€)


    FEDME Heldua (+13,62€)

    GUZTIRA 0

    Erantsi Ordain-agiria (.jpg .png .pdf artxiboa/ gehienez 500 Kb):


    Pribatutasun politika irakurri dut eta ONARTZEN DUT