15-11-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 800m
Luzera 12,76 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

Bakioko frontoitik goizeko 8:30etan aterako gara. Errepidetik 500 metro inguru egingo ditugu gasolindegira iritsi arte, bertan, eskuinetara dauen bide bat hartuko dugu, pista bati jarraituz. Hemetik San Migel ermitara igoko gara. San Migel ermitan iturri bat dago; San Migueletik eskuinetara joko dugu Jata mendira zuzenean igotzen den bide bat jarraituz. Igoera gogorra da: 4,5 kilometrotan — Seguir leyendo

18-10-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +-/800
Luzera 15 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

MENDI BUELTA Kobetako aparkalekutik abiatuko gara Arraiz Gaztelura igotzeko, eta gero Erreztalekutik  Pagasarriraino. Pistatik jaitsiko gara, Gangoitiko bidegurutzeraino, eta bertatik Arraizera, Masustegi auzoan amaitzeko.. MENDI BUELTA OSTEKO BAZKARIA: Amaitzean, elkarregaz bazkaltzen geratzeko aukera dago.  Bazkaltzeko katxopoa eta beste gauza batzuk egongo dira aukeran, eta eskatzen denaren arabera, prezioa 30 € ingurukoa izango da kafe eta — Seguir leyendo

03-10-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela +451m / -451m
Luzera 7 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

IBILBIDEA Santurtziko ‘Gernika’ parkearen ondoko metroaren irteeratik abiatuko gara, Serantes mendira (451 m) 3 kilometroko igoera da gailurraraino, ez da teknikoki zaila, baina zati oso aldapatsuak ditu. Bidean, Serantes gotorlekuaren hondakinen ondotik ibiliko gara. Gotorlekua 1882an eraiki zen, Bilboko itsasadarraren defentsa-sistemaren berrantolaketaren sasoian. Gotorlekuan gelditu eta bueltatxo bat eman ahal izango dugu, azken aldapari indarrez — Seguir leyendo

12-09-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela Pico Anayet : +1250 m
Estanés: +675m
Luzera Pico Anayet : 18,5 km
Estanés: 14,5 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

Aterpean erreserbatutako plazak bete dira jada. Oraindik eman dezakezu izena irteeran parte hartzeko, baina zure kabuz bilatu behar duzu alojamendua. Asteburuko irteera Piriniotan, Pico de Anayetera igotzeko eta Ibon de Estanes ikusteko. Ideia da ostiralean Candanchun elkartzea eta bertan lo egitea aterpe batean. Pico de Anayet (2574) 18,6 Km | +1250 m | 7:20 h — Seguir leyendo

24-05-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela + 680 m / - 680 m
Luzera 11'5 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

Ibilbide honetan pagadiak eta larreak zeharkatuko ditugu. Urbiako larreak ospetsuak eta historiaurretik ezagunak dira; hala erakusten dute inguruko monumentu megalitikoek, saroiak eta artzainen txabolek. Inguru horretan daude Euskadiko gailurrik altuenak, eta gu Artzanburura igoko gara. Ibilbidea Urbiarako ohiko bideari jarraituz hasiko dugu, hego‑ekialderantz, Elorrolako lepora heldu arte (1161) (1:30), eta handik gutxira Urbiako baselizara eta — Seguir leyendo

16-05-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 1.200 m.
Luzera 15,5 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

  Ibilbidea: Urkulu urtegiko aparkalekutik abiatuko gara Kurutzebarri gailurreraino (1122), zelai eta baso-pistetatik, San Juan Bizkarra ertz belartsura igotzeko eta gero mendebalderantz. Bertatik Gorbeia, Anboto, Udalatx, Azkorri eta Txindoki tontorren ikuspegi ezezagunak izango ditugu. Zaraiako kareharrizko mendilerro apalean, hasieran bide karstiko eta deserosotik jarraituko dugu, SSE norabidean, eta Aranguren gailurra pasatuta (1.149) , Arlutzera (1.129) — Seguir leyendo

18-04-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela 600
Luzera 11km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

Asteasuko Elizmendi auzotik abiatuko gara. Zelai eta baserri artean, Belkoaingo gurutzera igoko gara, Tolosaldera begira. Ibilbidea amaitzeko, Adunara jaitsiko gara, eta Zabala sagardotegian borobilduko dugu eguna. Prezio 55 € bakoitzeko , autobusa eta sagardotegiko menua barne. Izena emateko Web-orri honen formularioa bete behar duzu eta ordainagiria erantsi (edo gure lokalean egin) Inskripzio bakoitzean 1-5 pertsona — Seguir leyendo

08-03-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela + / - 600 m
Luzera 8 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

Landederra aisialdi guneko aparkalekuan (406 m) hasiko dugu ibilbidea, eta handik pista batetik joango gara Marmolaren harrobirantz (714 m). Ondoren, Aramotz mendilerroan sartuko gara, Mugarrikolanda muinora (773m) eta iturrira eramango gaituen bidearen bila. Puntu honetatik eta hamaiketako on baten ondoren Mugarra gailurrera (964m) igotzen hasiko gara. Larreak atzean utzi eta paisaia harritsu batetik igotzen hasiko — Seguir leyendo

01-03-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +1080/-1170m
Luzera 24 km.
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

Zeharkaldi hau Arantzazuko XII. mendeko San Pedro Apostoluaren parrokia elizan hasten da. Arratia ibaia  Zelaiko zubitik zeharkatu ondoren, Ipar-mendebaldeko igoerari ekingo diogu, eta laster Argiñako atxa 524m gailurrera iritsiko gara, artadi kantauriar baten barruan dagoen tontor txikira. Ondoren, Mandoia (637) gailurrera iritsiko gara. (2 ordu). Mendigune horren gailur horri esker, iparralderantz Ibaizabal harana ikus dezakegu; — Seguir leyendo

18-01-2026

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 430
Luzera 9,3 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena

Zugaztieta herritik 2,5 km-ra dagoen Ekoetxean hasiko gara. Hasiera igoera erosoa da Pico Pastores lepora, eta jarraian, ‘Poblado del Sauco’ aldera jaisten da. Herrixkara iritsi baino lehentxeago, ‘Pico Pastores’ izeneko iturritik igaroko gara, ibilbidean edateko ura duen iturri bakarra. Inguru honetan Sauco haitzuloa eta meatzarien herrixkaren aztarnak aurkituko ditugu. Katiluko begiratokirantz jarraituko dugu eta handik Magdalena — Seguir leyendo