Untzillatx 941
19-01-2025

Urkiolatik ikusita, horma bertikalak baino ez daude Untzillatxeko hego aldean, baina hormen artean, ibiltzeko bi bide estu daude, diagonal handia eta diagonal txikia. Oraingo honetan diagonal txikia zeharkatuko dugu, bietarik errazena.
Mañarian (185m), herriaren sarreran, Untzillatxeko iparraldeko maldara doan asfaltutako auzo-bide batetik hasiko gara. 600m ibili eta gero, eta azkenengo baserria atzean utzita, bide estuago bat hartu behar dugu. Bidea iparraldera igotzen da etenik gabe, Oraietako pasabidera heldu arte (580m). Bertan amaitzen da basoa, eta maldan gora egingo dugu bidexkatik bista ederrekin, Untzillatxeko gailurrera heltzeko (941m).
Jaisteko, gailurra mendebaldetik inguratzen duen bidezidor bat hartuko dugu oso nabarmena den lepo bateraino. Bertatik “diagonal txikiari” jarrituz jaitsiko gara. Hauxe da Untzillatxen hegoaldeko paretak inguratzen dituen bidezidorra. Tarte honetan, zailtasuna oso handia ez bada ere, jausteko arriskua dago bidexka estutzen den lekuetan, eta arretaz ibili behar da. Bustita baldin ba dago edo eguraldi txarragaz ez da komeni bide hau jarraitzea.
Arte bakar handi batera heltzean diagonaletik urten behar gara hego-mendebalderantz biratuz (645m), eta aitz eskaloi bat igaro ondoren, Elosuko harrobi zaharretara iritsiko gara (600 m, zailtasunen amaiera).
Elosuko lepotik (575m), eta Untzillatxeko hormak eskuinean utzita, pista batetik jaitsiko gara San Martin ermitaraino, eta handik, ondo markatutako bidetik, Mañariaraino.
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +/- 760m | |||||||
Luzera | 8Km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 4 h | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Ura | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 3 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 3 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 4 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Mañaria
Elkartzeko tokia eta ordua
9:30 Mañaria. (Herriko taberna aurrean)
Bertara joateko
Gure kotxetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Irteerarako izena emateko azken eguna
18-01-2025
You must be logged in to post a comment.