GAILURRA TXIKI. Txarlazora (933m) igoera Urduñatik
28-01-2024

Txarlazoko igoeran ikuspegi panoramiko ederrak izango ditugu, Gorobel mendilerroko harrizko hormak eta Aiaraldea.
Urduñako tren geltokitik abiatuko gara eta Ama Birjina Zaharraren Santutegi albotik pasatuz mendian gora egingo dugu. GR 284 eta GR 284.1aren seinale zuri eta gorriak jarraituz. Ibilbidearen erdian, San Vitores aterpearen ondotik igaroko gara, eta ia ibilbidearen amaieran Goldetxo iturriko ur garbia edango dugu.
Igoera Antiguako Ama Birjinaren monumentu erraldoian bukatuko da (2or 30min), Txarlazo mendiaren tontorrean (933 m) eta bide beretik itzuliko gara tren geltokira. (1or 30 min)
IKUSI ETA IKASI
- Antiguako Ama Birkinaren Monumentuak 25 metroko altuera du eta 1903. urtekoa da.
- Bertatik, bost probintziatako 42 herri ikusten dira: Araba, Bizkaia, Burgos, Gipuzkoa eta Errioxa. Txarlazoko goi-ordokian bat egiten dute Araba, Bizkaia eta Burgoseko mugek.
- Gorobel mendilerroa dibertsitate ornitologiko handiena duen lekuetako bat da. Besteak beste, sai arrea, sai zuria, eta belatz handia ikus daitezke.
METEO EUSKALMET iragarpena, egunero eguneratzen da.
METEO AEMET iragarpena, egunero eguneratzen da.
METEO METEOBLUE iragarpena, egunero eguneratzen da.


DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera | |||||||
Metatutako desnibela | +690 / -690 | |||||||
Luzera | 10,8 km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 3 h (nagusiak) 4h 30' (Gailurra Txiki) | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | ||||||||
Oharrak | METEO [wp-svg-icons icon="cloudy" wrap="span"]Previsión METEO METEOBLUE se actualiza cada día. | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 2 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 2 |

Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Urduñako tren geltokia (hasiera-amaiera)
Elkartzeko tokia eta ordua
2024ko urtarrilaren 28an, domeka. 08:30etan. Gailurraren lokalean, Trauko 27. Mesedez, izan puntualak
Bertara joateko
Renfe. Autoak Bilbon utziko ditugu eta garraiobide publikoa erabiliko dugu. Bidaiaz gehiago gozatzeko eta Urduña eta Aiaraldea ezagutzeko.
AURREIKUSITAKO ORDUTEGIA. JOAN:
ITZULI
Bestelako oharrak
KONTUAN IZAN
Irten aurretik,
Mendian:
IZENA EMATEKO
Irteerarako izena emateko azken eguna
24-01-2024
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
KONTUAN HARTU
Irten aurretik:
- 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
- 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
- 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.
Mendian:
- 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
- 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
- 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
- 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
- 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
- 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
- 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.
You must be logged in to post a comment.