Senda Hondojón eta Canalhonda
20-01-2024
‘Collados del Asón’ parke naturalean ibilbide zirkularra.
‘Collados del Asón’ aparkalekutik irtengo gara, PR-S66 bidezidor balizatuari jarraituz. Pista bat hartuko dugu, eta 300 metrora utziko dugu ezkerretara dagoen bidezidor batetik igotzeko.
Pagadi bateraino igo eta Hondojon glaziar-haranera iritsiko gara, Peña Lusa eta Los Campanarios artean.
Haranaren amaiera baino arinago eskuinerantz egingo dugu goranzko bidezidor batetik PR-S66ari jarraituz. Eremu karstikoa eta pagadia zeharkatuz helduko gara gure ibilbidearen punturik altuenera, ‘Cabaña del Pozo’ 1303m.
Mendebalderantz jaitsi eta Llusias mendiko pagadian sartuko gara. ‘Bustalveinte’-rako bidegurutzearen kartelarekin topo egingo dugu eta PR-S66a utzi eta Brenavintorako bidea hartuko dugu. Aurrerago, bidezidor hori ere utzi egingo dugu eta iparralderantz joko dugu, ‘Collado de los lobos’ leporaino jaisteko.
Lepoa gainditu ondoren, Canalhondan sartuko gara, ibilbideko punturik ikusgarrienetako bat, eta gune karstiko batetik jaitsiko gara Concinchau txabolarantz. Han, PR-S77arekin egingo dut bat gure hasierako puntura bueltatzeko.
Elurraren egoeraren arabera egokituko dugu ibilbidea. Urtarrilaren 14an elurra izan dugu ibilbidearen goikaldean, eta erraketekin ibiltzeko . Aste honetan, euria eta hego-haizearen eraginez, elurra kenduko da leku askotan. Ostiralerako aldaketa omen da , elurra edo euria etorri ahal da, baina iragarpena ez da batere segurua. Adi egon meteo iragarpenari ibilbiderako material egokia aukeratzeko:
Eguraldi iragarpena ikusi . Egunero gaurkoratuta.
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +/- 850m | |||||||
Luzera | 16,7 km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 7 or. | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura. Edurraren egoeraren arabera: erraketak, kranpoiak. | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 4 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 3 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 3 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Elkartzeko tokia eta ordua
9:30 'Collados del Ason' aparkalekuan
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
'Collados del Ason' aparkalekua
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Irteerarako izena emateko azken eguna
18-01-2024
You must be logged in to post a comment.