Saibi (954m). Iturriotzetik igo eta Gatzaietatik jaitsi.

18-05-2024

Ibilbide zirkularra. Iturriotzetik igoko gara Saibira, eta "bidexka liluragarria" jarraituz, Gatzaietatik eta Elosuko lepotik bueltako gara.

Mañaria herritik Urkiolako mendaterantz irtengo gara eta biribilgunean eskuinera egingo dugu Urkuleta haranean sartzeko. Bertan, San Lorentzo baseliza eta egoera ezin hobean dagoen karobi bat aurkituko ditugu.

Urkuleta auzoa zeharkatu eta gero, asfaltoa utzi eta lurrezko bide batetik hasiko gara, eta kilometro bat egin ondoren, errekaren parez pare doan bidexka bat hartuko dugu ezkerretara. Lehenengo, haltzadi bat zeharkatu behar da, eta, gero, pagadi ederra, Akalarrako lepora heltzeko.

Bertatik gertu dagoen Iturriotz lepora pasako gara, eta zementuzko pista batetik 500 metro ibili eta gero, ezkerretara hartuko dugu bidexka aldapatsu bat, Saibira zuzen igotzeko. Saibigain 954m. Tontorra begiratoki bikaina da, eta gurutze bat dago, gerrako erorien omenez.

Alanbre-hesiaren paraleloan jaitsiko gara, Urkiolako mendatera doan pistarantz. Bidean Urkiolako Parke Naturaleko interpretazio zentro interesgarria bisitatu ahal dugu.
Urkiolako mendatea eta santutegia, Kantauri eta Mediterraneo arteko uren banalerroa markatzen duen lekua. Zaharberritutako elurzuloa eta urkidi eder bat ikusi ahal ditugu ere bai. Horiek ematen diote izena Parke Natural honi (urkia). Bertatik gurutze-bidea jarraituz hiru gurutzeen begiratokira helduko gara.

Begiratokitik GR-38tik jaitsiko gara Gatzaieta baserritik pasatuz, ondoan beste karobi bat eta iturria dago. Pinu eta zipres plantazioak zeharkatuz helduko gara Elosuko lepora. GRari jarraituz, San Martin baselizara jaitsiko gara (iturria). Aurrerago, artadi batetik jaitsiko gara eta, baserri inguru bat zeharkatuz, Mañariko plazara helduko gara.

Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +800 /-800
Luzera 16km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 6 or.
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

9:30etan Mañariko plazan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Mañaria

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

Irteerarako izena emateko azken eguna

18-05-2024

IZEN EMATEA ITXITA DAGO