BELATXIKIETA – UXARTE Sagardotegia

13-04-2024

Gure urteroko mendi irteera Sagardotegi batean amaitzeko, aurten Amorebietatik Belatxikietara igoko gara, eta UXARTE sagardotegian borobilduko dugu eguna. Anima zaitez.

Santa Luzia auzotik igoko gara, eta AHTren bidea zeharkatu eta gero,  basoan sartuko gara  bide eta bidezidorrak jarraituz.  Ibaizabal ibaiaren bistak izango ditugu noizbehinka eta paintball gune bat  ezkerrera utzi ondoren, gora jarraituko dugu, Belatxikietaraino (661).

Jaitsiera GR ibilbidea jarraituz egingo dugu, Mandabieta iturritik pasako gara eta geroago Montorra auzora doan bidea hartuko dugu, bertan sagarrondoak ikusteko aukera izango dugu.

Azkenik, errepidea kontu handiz zeharkatu ondoren, UXARTE sagardotegira helduko gara.

 

Leku mugatuak dira sagardotegian, 35 gehien jota. Gauzak errazteko ez utzi azken ordurako izen ematea.

Prezioa 40 €.
Izena emateko ezinbestekoa da aldez aurretik ordaintzea klubaren kontuaren bidez zure izena aipatuz, eta weborri honetako izenemate orria betetzea, ordain-agiria erantsiz.
Hori errazteko, pertsona batek beste batzuen erreserba ordaindu eta egin ahal ditu dana batera.

Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra:  ES21 3008 0273 92 2445697325


Bizkaiko sagardo eta aurtengo uztari buruzko artikulua NAIZ egunkarian

Tracka Deskargatu

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela + 600m/ -600m
Luzera 11 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 3:30 or.
Material tekniko beharrezkoa Jarduerarako eta urte-sasoirako egokiak diren mendiko arropa eta oinetakoak. Bastoiak. Auzotik ateratzen bazara, beste motxila txiki bat eraman dezakezu, aldatzeko arropa eta oinetakoekin . Motxila horiek kotxe batean eramango ditugu sagardotegira.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

8:30 Trauko 27 . (Gailurra)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Euskotren Amorebieta ( Zubizabala kalea) - Uxarte Sagardotegi

Bertara joateko

Euskotren Bilbo->Donostia . Geralekuak: Trauko ( 8:53) - Casco viejo (8:55) - Amorebieta (9:27) Itzultzeko bus kontratatua Sagardotegitik Bilbora. ( 20:00)

Bestelako oharrak

Irteerarako izena emateko azken eguna

04-04-2024

IZEN EMATEA ITXITA DAGO