Peña Telera (2.761) – Pazino (1.965)
13-09-2025
Asteburuko irteera bat proposatzen dugu Pirinioetara, lehenego egunean Peña Telerara igotzeko, eta hurrengoan Pazino eta la Cochatara. Ostiral arratsaldean egingo dugu bidaia Piedrafita de Jacara, Telera aterpean afaltzeko eta lo egiteko, hori izango baita gure topalekua.
Peña Telera (2.761)
13,5 Km | +/- 1500 m | 6:30 h
Ibilbidea Lacuniacha fauna-parkeko aparkalekuan hasten da (3 € ibilgailu bakoitzeko). Ibón de Piedrafitara igoko gara eta bertatik, Covachirizas kanala jarraituz, leporaino helduko gara.
Bertatik, itxura izugarria duen zeharkaldi bat egin behar da, baina udan ez du zailtasun handirik. Amaitzeko, aitzen gainetik igotzen da tontorrera, leku batzuetan eskuekin lagunduta, baina zailtasun handirik gabe. Jaitsiera, bide beretik egingo dugu.
Punta Pazino (1.965) eta Punta Cochata
15 Km | +/- 1200 | 5:30 h
Ibilbide zirkular hau Escarrillatik abiatzen da, diktadura garaian preso politikoek harkaitzean zizelkatutako bidea jarraituz (camino de los forzados). Eskarrako presara heldu aurretik, Pazino tontorrera igoko gara. Gero urtegira jaitsiko gara , eta behin bestaldera pasata, Punta Cochatara doan bidea topa behar dugu.
Tarmañones lepotik jaitsiko gara gero, El Saldo de Escarra ur-jauzia bisitatuko dugu, eta amaitzeko hasierako puntura jaitsiko gara.
OSTATUA
Piedrafitako ‘Telera’ aterpetxean, pentsio erdia. Prezioa: federatuak 70 € / federatu barik 78 € ,ondokoa barne:
- ostiraleko afaria eta lo egitea
- larunbateko gosaria, afaria eta lo egitea
- Igandeko gosaria
Gainerakoa norberak eraman behar izango du. Lo egiteko literak daude eta lo zakua, maindirea, eta toallak eraman behar dira.
Izena emateko
Aldez aurretik 20 € euroko seinalea pagatu behar da, aterpetxean lekua erreserbatzeko, eta ordainagiria formularioan bertan erantsi behar duzu izena ematean.
Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325 edo gure lokalean ordaindu.
Gainerakoa bertan ordaintzen da.
Izena emateko azken eguna: irailaren 10a
Geroago ere izena eman dezakezu, baina ezin dugu leku librerik ziurtatu aterpetxean, beraz, ez utzi azken ordurako.
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | +/- 1500 | |||||||
| Luzera | 15 Km | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 7 ordu | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura | |||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 4 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 4 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 4 | |
| Ahalegin fisikoa | 5 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
12/09/2025 20:30 Piedrafita de Jaca
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Piedrafita de Jaca
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Irteerarako izena emateko azken eguna
10-09-2025
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
Parte-hartzaileentzako aholkuak
- Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
- Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
- Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
- Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
- Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
- Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
- Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.




You must be logged in to post a comment.