Porrones, Peña Lusa, eta Porra del Trillo

18-11-2023

Becerril, Bustarejo, Peña Lusa eta Porra de Trillo lotzen dituen ibilbide zirkularra, leku malkarretatik eta batzuetan biderik gabe, baina paraje ederrak ezagutzeko aukera ematen duena, eta aspertzeko denborarik ez.


Lusa aparkalekutik (1120) abiatuko gara, Lunadako errepidearen 5. kilometroan, Becerrilera doan bide batetik. Hondojon depresioa begibistan izatean, bidea utzi eta zuzen-zuzen igoko gara Becerril tontorrera (1454) . Ondoren, ekialdera jaitsiko gara erraz, Becerril eta Porrones de Bustarejo arteko lepora. Porroiak hegoaldetik inguratuz kanal antzeko bat aurkituko dugu, eta bertatik igoko gara ekialdeko gailurrera (1516).

Kanal beretik jaitsiko gara bueltan, eta aurreko bidezidorra jarraituz Bustarejoko lepora (1464) helduko gara. Paraje ederra Peña Lusako hormen azpian.

Handik, troka bat inguratuta eta aitzulo bat zeharkatuz iparraldeko maldara pasako gara. Bertatik, bidezidorraren trazadurari jarraituz eta zailtasunik gabe helduko gara Peña Lusa (1575) tontorrera. Bista ederrak eta ibilbideko punturik altuena.

Tontorretik behera hego-ekialderantz joko dugu terraza batetik, mugarriz markatutako kanal malkartsu bat topa arte. Zuzen jaitsi behar da kanal horretatik, batzuetan eskuekin lagunduta. Gero, deseroso den beste zatitxu bat egin behar da, Peña Lusa eta Copete de la Tramasquera arteko leporaino (1428) heldu arte.

Gailurrera igo barik iparraldeko maldatik inguratuko dugu Copete de la Tramasquera animalien bideei jarraituz, iturri bat topa arte. Porra del Trillo aurrean dugu, itxura harrigarria du eta bertatik ikusita tontorrera heltzea ezinezkoa dirudi.

Hala ere, beheko lepora jaitsita eta ipar-ekialdeko hegalean bilatuz, pasabide estu bat dago goiko maldara iristeko aukera ematen duena. Malda belartsu horietatik, eta biderik gabe, tontorreraino igotzen da (1381). Ibilbide beretik jaisten da, eta bueltan Tramasquerako leporaino (1407) igo behar da. Bertatik zailtasunik gabe jaisten da aparkalekuraino, basotik edo edo bide nabarmena jarraituz.


MAPA

Tracka deskargatu

Eguraldi iragarpenaPrevisión METEO egunero gaurkoratuta.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 850m
Luzera 10,5 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 5:30 or.
Material tekniko beharrezkoa Ibilbidea karst eremuetatik, malda aldapatsuetatik, eta batzuetan bidetik kanpo doa. Jarduera eta sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak behar dira. Makilak. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 4
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

9:30 Tramasquera-Lusa aparkalekuan.Lunadako errepidearen 5. kilometroan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

Bestelako oharrak

Hau ez da irteera egokia txakurrekin ibiltzeko. Mesedez, ez ekarri.

Irteerarako izena emateko azken eguna

17-11-2023

IZEN EMATEA ITXITA DAGO