Arraiz-Pagasarri-Gangoiti ( Mendi buelta + Bazkaria 2026)
18-10-2026
Arraiz eta Pagasarrira igotzeko mendi buelta. Gangoititik jaitsiko gara Masustegi auzora, bertan elkarregaz bazkaltzeko.
MENDI BUELTA
Kobetako aparkalekutik abiatuko gara Arraiz Gaztelura igotzeko, eta gero Erreztalekutik Pagasarriraino.
Pistatik jaitsiko gara, Gangoitiko bidegurutzeraino, eta bertatik Arraizera, Masustegi auzoan amaitzeko..
MENDI BUELTA OSTEKO BAZKARIA:
Amaitzean, elkarregaz bazkaltzen geratzeko aukera dago. Bazkaltzeko katxopoa eta beste gauza batzuk egongo dira aukeran, eta eskatzen denaren arabera, prezioa 30 € ingurukoa izango da kafe eta ardoarekin.
Mesedez , izena ematean, idatzi komentariotan bazkaltzeko erreserbatu nahi duzun ala ez.
Jatetxean lekua mugatuta dago, eta geuk aldez aurretik itxi behar dugu erreserba, beraz, ez utzi azken ordurako.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:
Mendira etortzeko eta osteko bazkarian parte hartzeko: urriaren 15ean.
Mendira etortzeko, osteko bazkarian geratu barik: urriaren 17an.
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | +-/800 | |||||||
| Luzera | 15 Km | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 5 h | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Ura | |||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 2 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
| Ahalegin fisikoa | 3 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
8:30 Kobetako aparkalekuan
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Kobeta-Masustegi
Bertara joateko
Kobetara Bilbobuseko 58. linea duzu. ordutegia eta geralekuak ikusi
Bestelako oharrak
GOGORATU: Idatzi KOMENTARIOTAN ea Mendi osteko bazkarian geratuko zaren ala ez.
Irteerarako izena emateko azken eguna
17-10-2026
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
Parte-hartzaileentzako aholkuak
- Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
- Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
- Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
- Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
- Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
- Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
- Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.

You must be logged in to post a comment.