Arraiz-Pagasarri-Gangoiti ( Mendi buelta + Bazkaria)

2025-04-06

Arraiz eta Pagasarrira igotzeko mendi buelta. Gangoititik jaitsiko gara Masustegi auzora, bertan elkarregaz bazkaltzeko.

MENDI BUELTA

Kobetako aparkalekutik abiatuko gara Arraiz Gaztelura igotzeko, eta gero Erreztalekutik  Pagasarriraino.

Pistatik jaitsiko gara, Gangoitiko bidegurutzeraino, eta bertatik Arraizera, Masustegi auzoan amaitzeko..

MENDI BUELTA OSTEKO BAZKARIA:

Elkarregaz bazkaltzeko geratu nahi ba duzu lehenbailehen eman behar duzu izena, hasiera batean 20 lagunentzako lekua baitago,eta zerrenda zorrotz jarraituko da.

Bazkariaren prezioa 30 € inguru izango da, segun zer eskatzen dugun (Katxopo, kroketak,eta beste gauza batzuk daude aukeran).

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:

Mendira etortzeko eta osteko bazkarian parte hartzeko: apirilaren 2a.

Mendira etortzeko, osteko bazkarian geratu barik:  apirilaren 5a

Arraiz-Paga-Gangoiti
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Metatutako desnibela +-/800
Luzera 15 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 5 h
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Eguraldiaren Iragarpena


Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Kobeta-Masustegi

Elkartzeko tokia eta ordua

8:30 Kobetako aparkalekuan

Bertara joateko

Kobetara Bilbobuseko 58. linea duzu. ordutegia eta geralekuak ikusi

Bestelako oharrak

GOGORATU: Idatzi KOMENTARIOTAN ea Mendi osteko bazkarian geratuko zaren ala ez.

Irteerarako izena emateko azken eguna

2025-04-05

IZEN EMATEA ITXITA DAGO