Auñamendi (2504 m) / Dec de Lhurs (2176 m). Asteburu-pasa Pirinioan

06-09-2024

Lescun bailara ikusgarrian ibiltzeko prestatu dugu asteburu osoko irteera. Bariku arratsaldean irtetzeko asmoa dugu, eta lo egiteko Lauzart kanpinean batuko gara.

Zapatu 7: Auñamendi.

Goizeko 8etan l´Abérouat aterpeko aparkalekutik abiatuko gara  (1425m)GR-10a mendebalderantz jarraituz, gero malda handirik gabeko baso eremu bat zeharkatuko dugu; basoa atzean utzita Cap de la Batch (1689m) etxolara helduko gara, bertan GR-10aren bidea utzi eta hego-mendebalderantz jarraituko dugu malda aldapatsutik karst batean sartu arte. Han, arreta jarri behar da ibilbideari jarraitzeko.

Ondoren, Auñamendi tontor harritsua inguratuko dugu; horretarako pasabide pare bat gainditu behar dira eskuak erabiliz,baina ez dute zailtasun handirik. Azkenik, Hego maldatik Auñamendi tontorrera iritsiko gara oinez (2504 m). Jaitsiera igotzeko bide beretik egingo dugu.

  +/- 1.100m   15 Km  7-8or.  MIDE 4-3-4-4

TRACKA DESKARGATU

 

Domeka 8: Dec de Lhurs.

Goizeko 8etan abiatuko gara Anapiako parkinetik (1000m), Lhurs-era doan pista jarraituko dugu, gero bidezidor bihurtuko da, eta mendebalderantz igoko gara baso ederrak zeharkatuz eta ia atsedenik gabe Lac de Lhurs-eraino (1700m).

Bertartik, Table eta Dec de Lhurs (1980-m) lotzen duen gandorrera errez igo ahal da, eta, ondoren, ertza jarraituz tontor ondoko haitzetara heldu. Haitz artean kanal erraz batetik igotzen da Dec de Lhurs tontorreraino (2176m). Jaitsiera ibilbide beretik egingo dugu gero.

  +/- 1.200m   15 Km  7-8h  MIDE 4-3-4-4

TRACKA DESKARGATU


EGURALDIAREN IRAGARPENA egunero gaurkoratuta.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 1200
Luzera 15 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 7 horas
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 4
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 4
Ahalegin fisikoa 4

Elkartzeko tokia eta ordua

2024-09-06 Bariku arratsaldean. Gite du Lauzart kanpinean

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Parking l´Abérouat / Parking Anapia

Bertara joateko

Gure kotxetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

Bestelako oharrak

Kanpineko harrera arratsaldeko 8etan ixten da, beraz, beranduago helduko bazara, aurretik abisatu behar duzu eta esan zenbat pertsona, denda edo furgoneta izango zareten (zuen ordez izen-ematea kudeatzeko)

Irteerarako izena emateko azken eguna

05-09-2024

IZEN EMATEA ITXITA DAGO