Lekitto- Nana (Natxitxu) Mendimartxa
14-11-2021
Datorren azaroaren 14an ibilbide hau burutuko dugu, Lekeitiotik abiatuta (irteera 7:30 Termibus Bilbon A3512 autobusa) goizeko 9:00etan. Ibilbideak 4 ordu eta 30 minutuko iraupena du. Hasteko Otoio mendiaren gailurra egingo dugu (396m), handik pinudien pistetatik Ispasterrera helduko gara, Santiagoko baseliza pasatuta, eta zelaiak, baserrien auzoak eta pinuetako basoak zeharkatuta, Eako Olatik eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu, erreka baten ondotik. Ea herrian kaleetan zehar sartuko gara hondartzara heldu arte, bertan kostaldetik doan bidexka hartuko dugu, itsasoaren bista paregabeak izango ditugu tarte baten, pinudi baten sartu arte, hau zeharkatuz Natxitun agertuko gara non Nana ortuan bazkari popularra egingo dugun (8 € indabak eta entsaladak, 20 pertsonentzako lekua dago eta plaza erreserbatu behar da formularioaren bidez).
17 kilometroko ibilbidea da, 770 metro desnibelarekin gorantza eta 600 metrokoa beherantza. Teknikoki ibildide erreza izanik forma fisika ona eskatzen duen irteera da.
Menditik ibiltzen ohituta dauden 8 urtetik gorako umeentzako irteera egokia da.
Mendiko oinetakoak eta hotzarako arropa eraman behar da, udazkenean gaude eta zati batzuk lokaztuta egon daitezke. Ura eta zeharkaldian pikatzeko zerbait eraman behar da baita ere.
Bazkaltzen geratzen direnentzat 17:15etan aurreikusita dago buelta (Natxitua) autobusez.
Ibilbidearen zati batzuk bakarrik egitea posiblea da, Bilbora doan autobusa hartzeko aukerarekin, hurrengo puntuetan: Ispaster (13:00), Ea (15:10), Natxitua (15:15)
Eguraldi iragarpena ikusi Egunero berrizten da
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko zeharkaldia oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +770 - 600 | |||||||
Luzera | 17 km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 4 ordu 30 minutu | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Txubaskeroa, hotzaren kontrako arropak, ura eta pikatzekoa | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 3 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 2 |
Elkartzeko tokia eta ordua
7:30 Termibus. -2 solairua, A3512-Bilbao-Lekeitio autobusaren aurrean.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Lekitto - Natxitxu
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Garraio publikoan egingo dogun irteera izanik gogoratu Barik eta maskarila eramatea.
Irteerarako izena emateko azken eguna
12-11-2021
You must be logged in to post a comment.