Lekeitio, Talaia eta Otoio (396m)
23-02-2020

Lekeitiotik abiatuko gara. Portutik eta Itsas pasealekutik ibiliko gara Santa Katalina itsasargiaraino.
Bertatik hormigoizko pista bat hartuko dugu hegoalderantz, aintzineko egur lantegia alde batean utzita, eta GR 123 markak agertzen dira . GR marka hauek aldapan gora jarraituz helduko gara Talaiara.
Hemendik basoan zehar ibiliko gara mendebalderantz, Otoio tontorraraino (396m)
Hego-mendebaldeko norabidearekin Ispasterrerako bidean hasiko dugu jaitsiera, lehenik bidezidorretik artadia zeharkatuz, eta gero pistatik (GR markak).
Ez gara Ispasterreraino heldu behar, 230m altueran utziko dugu pista, ekialderantz Zatikara doan bidea jarraitzeko (marka zuri-horiak) eta gero Artikaraino . Amaitzeko, errepidea zeharkatu eta Kurtziagako bidea hartuko dugu, eta bertatik Lekeitiora jaitsiko gara.
Eguraldiaren aurreikuspena:
LOTURA HONETAN egunero gaurkaratua
Deskargatzeko TRACKa :

DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +/- 525m | |||||||
Luzera | 13 Km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | -4 ordu | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Mendiko arropa; makilak, mendiko botak, kantinplora eta aukeran aldatzeko arropa | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 2 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Lekeitio. Arropaineko aparkalekuan (bus geltokiaren ondoan) goizeko hamarretan. MAPAN ikusi
Elkartzeko tokia eta ordua
8:30etan Gailurra egoitzan
Bertara joateko
Bestelako oharrak
- Kotxea konpartitzeko asmoa dugu. Zurea eramateko prest bazaude aipatu izen emateko fitxan mesedez. - edo Bizkaibus A3512 Bilbao-Lekeitio. Zabalburun 8:45->Lekeitio 10:00
Irteerarako izena emateko azken eguna
20-02-2020
You must be logged in to post a comment.