Lekanda – Altipitatx – Gorosteta
18-02-2024
Lekanda eta Altipitatx tontorrak lotzeko ibilbidea, pagadiak eta karst eremua zeharkatuz Itxinako ekialdeko bazterrean.
Pagomakurreko aparkalekutik (880m) Arrabarako bidea hartuko dugu, eta kilometro luzetxo bat ibili eta gero beste pista bat hartuko dugu mendebalderantz, etxe batzuetan amaitzen dena. Hemendik aurrera, bide nabarmenik gabe, Axkorriko terrazak jarraituz, Lekandako ekialdeko ertzaren oinera heldu behar gara. Puntu horretatik, harriak inguratzen duen bidexka bat bilatu behar dugu, tontorretik gertu dagoen ataka txiki batera heltzeko, eta handik tontorrera. Lekanda 1312m.
Lekandatik hego-mendebalderantz jaisten da karstetik, Itxinan sartzeko, lehenengoz Atxausietako pasabidearen bila, eta bertatik haitz eta pagoen arteko bidezidorretik kanpo jarraituko dugu ere pasabide hoberenen bila , Kargalekuko bidezidorrarekin lotu arte (… aukera ona zure ipar-orratzagaz praktikatzeko).
Haitz eta pagoen arteko bidezidorrak aurrera jarraitzen du, eta hainbat leize eta troka inguratzen ditu, horietako batzuk antzinean izotza lortzeko erabiltzen zirenak (Neberak) .
Gorosteta aldera joateko aukera dago, edo, luzatu nahi izanez gero, Itxingoteraino jarraitu ahal da, bertatik malda harritsu batetik Altipitatx 1171m tontorreraino heltzeko.
Itxingotera itzulita zelai batzuk zeharkatzen dira Gorosteta aldera, eta handik, mandobideko pasalekutik itzuliko gara Arrabara, eta bertatik pista jarraituz, Pagomakurrera.
Eguraldi iragarpenaPrevisión METEO egunero gaurkoratuta.
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | 875m | |||||||
Luzera | 12 km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 6 or | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura (mapa ta ipar orratza) | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 4 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 4 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 3 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Elkartzeko tokia eta ordua
9:30 Pagomakurre.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Pagomakurre
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, nondik joaten zaren, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Eguraldia eta taldearen egoeraren arabera, ibilbidea luzatu/laburtu ahal izango dugu. Ibilbidea disfrutatzeko bidezidorretik kanpo ibiltzen ohituta egotea komeni da
Irteerarako izena emateko azken eguna
17-02-2024
You must be logged in to post a comment.