Larragorri 751 – Arrolako Santa Marina 649

16-02-2025

Zeharkaldi honek GR123 (Bizkaiko Itzulia) Laudio-Orozko 5. etaparen ibilbidea jarraitzen du. Larragorri, Arrolako mendilerroaren gailurrera igoko gara, eta jaitsieran, Arrolako Santa Marina aterpe irekian, arrautz eta txorizo sartenekoa egingo dugu. On egin!!!

Laudioko tren geltokitik (129m) abiatuko gara, eta A625 errepidearen azpitik zeharkatu ondoren, Berrio auzoko baserrietarantz joko dugu. Auzo horretatik, GR123 ibilbideari jarraituz, Kukutza-Elorritxuganako gailurrera iritsiko gara (721m).

Pista batetik jarraituko dugu Sendagortako gailurrera (717) eta Jesuriko leporaino (649). Bertan, GR123 ibilbidea utzi eta zuzen igoko gara Jesuri tontorreraino (749m) (2 ordu). Tontor hau, orain Larragorri ere deitua, Arrola mendilerroaren gailurra da, Nerbioi (mendebaldean) eta Altube (ekialdean) ibaien haranak banatzen dituena.

Ipar-Ekialderantz jaitsiko gara, gandorretik, GR123arekin bat egiteko, eta honi jarraituz Arrolako Santa Marina ermitaraino helduko gara. Han dagoen aterpe irekian arrautz eta txorizo sartenekoa egingo dugu, Gorbeia eta Itxinarako bista ederrekin. Atsedenaldiaren ondoren, Orozkoraino (163m) jaitsiko gara, eta bertatik autobusez itzuliko gara Bilbora. (4 ordu)

Laudio-Larragorri-Arrola-Orozko
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Metatutako desnibela +763/-729
Luzera 13,5km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 4 h
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 2

Eguraldiaren Iragarpena


Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Laudio ---> Orozko

Elkartzeko tokia eta ordua

8:00 - GAILURRAko egoitza
8:25 - Abando tren geltokian
8:35 - Trena irtetzen da

Bertara joateko

RENFE ALDIRIKOAK Bilbao -Laudio 8:35
BIZKAIBUS A3613 Orozko-Bilbao 13:10 / 14:10 / 15:10.

Irteerarako izena emateko azken eguna

15-02-2025

IZEN EMATEA ITXITA DAGO