Jata-Portaletxueta-Basigo
15-11-2026
Jataren gailurretik itsas ertzaraino jaitsiko gara, Urediariona errekaren ur jauziak ikusteko.

Bakioko frontoitik goizeko 8:30etan aterako gara. Errepidetik 500 metro inguru egingo ditugu gasolindegira iritsi arte, bertan, eskuinetara dauen bide bat hartuko dugu, pista bati jarraituz. Hemetik San Migel ermitara igoko gara. San Migel ermitan iturri bat dago; San Migueletik eskuinetara joko dugu Jata mendira zuzenean igotzen den bide bat jarraituz. Igoera gogorra da: 4,5 kilometrotan 591 metro igoko ditugu. Horrela Jatako gailurrera iritsiko gara, bertatik dauen paisai zoragarriaz gozatuko dugu.
Jatako gailurra utzi eta, iparralderantz, behera egiten hasiko gara; jaitsiera luzeagoa da, baina ez hain gogorra. Bide honetatik Armintzara doan errepide nagusira iritsiko gara. Errepidean, eskuinaldera eginez, putzuetarako biderantz abiatuko gara.
Jaitsiera aldapatsua da, eta ordu erdi inguruan putzuetara helduko gara. Bertatik itsasora erortzen diren ur-jauziak ikusi ahal izango ditugu. Toki honek ikuspegi bikainak ditu.
Ondoren, gora igotzen hasiko gara 40 minutu inguru, horrela barriro errepide nagusira helduko gara. Hemen, ezkerrerantz joko dugu 400 metro inguru Bakioko norabidean, eta gero eskuinean dauen pista bat hartuko dugu. Pista horretatik Itsaso ondotik 4 kilometro inguru ibiliko gara, GR-123ari jarraituz, Bakioko muelle puntara iritsi arte. Bertan amaituko da ibilbidea.
Gero Bakion plater konbinatu bat jango dugu.
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | +/- 800m | |||||||
| Luzera | 12,76 km | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 4,5 h | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura | |||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 3 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
| Ahalegin fisikoa | 3 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
8:30etan frontoian.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Frontoitik abiatuko gara eta Bakioko muelle puntan bukatuko dugu.
Bertara joateko
Gure kotxetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu. Esaiguzu ea bazkaltzen geldituko zaren.
Bestelako oharrak
Argibide gehiago:
Jarri harremanetan hurrengo telefonoan 6613zero5685
Irteerarako izena emateko azken eguna
13-11-2026
IZEN EMATEA
Parte-hartzaileentzako aholkuak
- Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
- Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
- Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
- Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
- Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
- Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
- Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.
You must be logged in to post a comment.