Illaun (826m) + Sagardotegi

02-04-2022

Aurreko bi urtetan egin barik, sagardotegian amaituko den irteera klasikoa egingo dugu berriro ; oraingoan, Añota aukeratu dugu Azpeititik gertu. Illaun mendira igoko gara eta Beizama, Gipuzkoako herririk garaiena ikusiko dugu.


Ibilbidea
Bidaniatik abiatuko gara, GR35-ari jarraituz, larreen arteko bide eta bidezidorretatik igoko gara Illaunera (826). Hernio, Erlo eta beste sorpresaren baten ikuspegi zoragarriarekin. Begi bistan Beizama izango dugu, eta San Lorenzo ermita ondoan dauden lehenengo etxeetaraino jaitsiko gara, bertatik Etarte lepora (630) igotzeko. Lepotik, Garrintza (730) tontorreraino errez igo ahal da, edo bestela, Lapurbentaraino zuzen joan. Hori da ibilbidearen amaiera eta autobusarekin bat egiteko tokia.


MAPA IREKI

Tracka deskargatu

EGURALDIAREN IRAGARPENA egunero gaurkoratuta.

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +545 / -445
Luzera 11 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 3:30
Material tekniko beharrezkoa Botak - Bastoiak - Ura - Aldatzeko arropa eta zapatila garbiak ( autobusean gordeko dugu). Ez ahaztu autobusean beharrezkoa den maskara.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 2

Elkartzeko tokia eta ordua

8:00 Panera Bus Geltokian. (Maurice Ravel, Etxekoa taberna ondoan)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Bidania - Lapurbenta

Bertara joateko

Bestelako oharrak

Prezioan barne autobusa eta sagardotegiko menua: - Gailurrakideak: 45€ - Besteak : 50 € - Autobusean bertan pagatu behar da. - Aurrez apuntatzea derrigorrezkoa da. Ez utzi azken egunerako.

Argibide gehiago

Jose 650297408

Irteerarako izena emateko azken eguna

31-03-2022

IZEN EMATEA ITXITA DAGO