GAILURRA TXIKI. Baltzolako koba – Abaro – Garaio (574 m) – San Lorentzo ermita.
17-03-2024
Dimako Indusi-Olabarri auzoan dagoen San Frantzisko baselizatik abiatuko gara. Baltzolarako markatuta dagoen bidea hartuko dugu Indusi ibaia zeharkatuz (PR marka zuri-horiak). Laster helduko gara Jentilzubira, eta handik metro gutxira, eskuinera doan bidea utzi, eta aurrera jarraituko dugu bedar eta sasi artean bidezidor bat topa arte, bidezidor honi jarraituz Baltzolako haitzulora iritsiko gara (20 min).
Gutxi gorabehera 50 metro luze den haitzuloa zeharkatuko dugu, beraz, frontala edo linterna beharko dugu. Irteeran, seguruenik, eskalatzaileren bat aurkituko dugu hormatik zintzilik, bide mitikoenetako baten estutzen, hala nola hain famatua den “Il domani” 9a zailtasunekoa.
Haitzulotik irtetean, bidezidor batetik 100 metro inguru ibiliko gara Abaro tunelaren bila. Tunel barrutik erreka bat doa eta zeharkatzean oinak ez bustitzeko uretarako egokia diren oinetakoak komenigarrak dira, edo aldatzeko pare bat eramatea badaezpada (10 min).
Tuneletik urten eta segidan hasiko gara aldapan gora Garaioko tontorrera heltzeko (574 m). Bertatik panorama ederra dago, Gorbeia, Itxina eta Aramotz mendilerroa bistan izango dugu (30 min).
Tontorretik pista batetik eta pinu-landaketa bat zeharkatuz jaitsiko gara San Lorentzo baselizara, eta bertan bazkalduko dugu ( iturria) (45min).
Atsedenaldiaren ondoren pistatik behera abiatuko gara bueltan Indusira, baina oraingoan tunela eta koba inguratuz , eta ia azkenean Axlorreko kobazuloren ahora hurbilduko gara, J.M. Barandiaranek aurkitutako Musteriar Aroko Bizkaiko aztarnategi arkeologiko zaharrena baita. (30 min)
Ibilbide honek gutxi gorabehera PR-BI 41 jarraitzen du, baina guk alderantziz egingo dugu, eta gainera Baltzola eta Abaro kobazuloak zeharkatuko ditugu. (info gehiago)
OHARRA: Baltzolako kobazuloa denbora luzez itxita egon da ‘Q sukarra’ren agerraldi baten ondorioz, bertan babesten diren animaliekin lotuta, baina zorionez, eta Dimako Udalak baieztatu digunez, agerraldia kontrolatu egin da eta berriro sartu ahal da kobazulora.
EUSKALMET Eguraldi iragarpena egunero gaurkoratuta
AEMET Eguraldi iragarpena egunero gaurkoratuta
METEOBLUE Eguraldi iragarpena egunero gaurkoratuta
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | + 350 m / - 350 m | |||||||
Luzera | 7 Km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 3 ordu | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | ||||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 2 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 2 |
Elkartzeko tokia eta ordua
Martxoak 17. 9:30etan. A3925 Bizkaibus geralekuan. (Hurtado de Amezaga, Abandoko geltoki alboan)
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Indusi (Dima).
Bertara joateko
Bizkaibus A3925 Bilbao-Dima-Otxandio. -> Indusi geralekua (Dima).
Joateko autobusaren irteera (Hurtado de Amezagatik) 9:45.
Ibilbidearen hasiera oinez (Indusi) : 11:00.
Etortzeko autobusa (Indusitik): 15:00.
Bestelako oharrak
KONTUAN IZAN
Irten aurretik,
Mendian:
IZENA EMATEKO
Irteerarako izena emateko azken eguna
13-03-2024
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
KONTUAN HARTU
Irten aurretik:
- 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
- 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
- 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.
Mendian:
- 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
- 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
- 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
- 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
- 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
- 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
- 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.
You must be logged in to post a comment.