GAILURRA TXIKI. Toloño (1271m) – Peña del León (1215m) – Peña Las Doce (1263m)
12-10-2025
Udazkeneko kolorez bustitako pagadi ederretik eta zelai zabaletatik ibiliko gara.
Urizaharrako mendatetik abiatuta Peña del Leon tontor harritsura joango gara lehenengoz, eta gero Toloñoko gailurrera, bertan dagoen erpin geodesikoa alboan utzita.
Handik ikuspegi ederra dago, hegoalderantz mahastiak eta Ebro ibaiaren meandro zabalak, eta iparralderantz, aldiz, basoak.
Toloño tontorretik zelaira jeitsi, eta ermitaren ondarrak eta Peña del Castillo inguratu ondoren, Peñalasdoce tontorrera igoko gara.
Bertatik, pagadi eta zelai zabalak zeharkatuz, eta Riparasa zutarritik gertu doan bidetik , Urrizaharra mendatera itzuliko gara.
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | +/-520m | |||||||
| Luzera | 11,5 Km | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 5 h | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | - Jarduerarako eta urte-sasoirako egokiak diren mendiko arropa eta oinetakoak. - Edaria eta janaria egun osorako. - Txikiek A4 plastikozko zorro batean eraman dezakete mapa , ibilbibearen datuak kontsultatzeko. Frontal argia |
|||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 3 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
| Ahalegin fisikoa | 3 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
Igandean. Goizeko 10:30etan. Urizaharrako mendateko aparkalekuan
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Urizaharrako mendatea
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Irteerarako izena emateko azken eguna
10-10-2025
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
KONTUAN HARTU
Irten aurretik:
- 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
- 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
- 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.
Mendian:
- 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
- 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
- 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
- 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
- 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
- 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
- 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.

You must be logged in to post a comment.