GAILURRA TXIKI. Serantes (451)

03-10-2026

Serantes mendira igoera Santurtzitik, Abra badia eta kostaldearen panoramika bikaineko behatoki naturala. Irteera hau gure auzoko jaiekin bat dator eta jaien egitarauan ere iragarrita dago.

IBILBIDEA

Santurtziko ‘Gernika’ parkearen ondoko metroaren irteeratik abiatuko gara, Serantes mendira (451 m)

3 kilometroko igoera da gailurraraino, ez da teknikoki zaila, baina zati oso aldapatsuak ditu.

Bidean, Serantes gotorlekuaren hondakinen ondotik ibiliko gara. Gotorlekua 1882an eraiki zen, Bilboko itsasadarraren defentsa-sistemaren berrantolaketaren sasoian. Gotorlekuan gelditu eta bueltatxo bat eman ahal izango dugu, azken aldapari indarrez heldu ahal izateko. Puntu honetan, bi aukera izango ditugu: basotik doan aldapa zuzena igo, edo asfaltatutako pista hartu, pixka bat lasaiagoa.

 

Gailurrera iristean, gailurreko dorrea aurkituko dugu aurrez aurre. Talaia horretatik kontrolatzen ziren Nerbioi itsasadarraren bi ertzak eta inguruko mendiak, eta 1881ean eraiki zen karlisten setioak saihesteko. Gero, 2020an, zaharberritu egin da.

Geldialdi bat egingo dugu gailurrean bistaz gozatzeko eta hamaiketakoa hartzeko. Ondoren, pistatik  behera abiatuko gara metro geltokira iritsi arte, Santurtziko Mamariga auzoan.

HERRI BAZKARIA

Bueltan, eta garaiz iristen bagara, Uribarriko jaietako herri bazkarian ere parte hartu ahal izango dugu.

 

GMT Serantes Igoera- subida Serantes
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela +451m / -451m
Luzera 7 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 3o (Gailurra Txiki)
Material tekniko beharrezkoa
  • Jarduerarako eta urte-sasoirako egokiak diren mendiko arropa eta oinetakoak.
  • Edaria eta janaria hamaiketako bat egiteko.
  • Ez ahaztu BARIK txartela , eta irakatsi txikiei erabiltzen.
  • MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 1
    Orientazio-zailtasuna 1
    Ibiltzeko zailtasuna 1
    Ahalegin fisikoa 2

    Eguraldiaren Iragarpena


    Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

    Elkartzeko tokia eta ordua

    2026ko urtarrilaren 3an, zapatua. 9:00etan. Campa de las Escuelas de Uribarri. Euskotren Uribarri

    Ibilbidearen hasiera eta bukaera

    "Gernika Parkea" Santurtziko metro irteera (hasiera-amaiera)

    Bertara joateko

    Bilbon utziko ditugu kotxeak garraio publikoa aprobetxatzeko, eta, horrela, bidaiaz gehiago gozatzeko.

    Aurreikusitako ordutegia:

    JOATEKO:

  • Metro zein trena hartzeko aukera izango dugu Abando-Bilbao geltokian. 10etan Santurtzin egoteko aukerak aztertuko ditugu taldean, ziurrenik 9:15 inguruan izango da irteera.

  • Bestelako oharrak

    Irteerarako izena emateko azken eguna

    02-10-2026

    IZEN EMATEA ITXITA DAGO

    KONTUAN HARTU

    Irten aurretik:

    • 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
    • 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
    • 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.

    Mendian:

    • 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
    • 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
    • 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
    • 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
    • 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
    • 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
    • 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.