GAILURRA TXIKI. Saldropoko Hezegunea – Otzarretako pagadia – Ugunako ur-jauzia
27-04-2025
Ibilaldi ikusgarria Saldropoko hezegunetik Otzarretako pagadia eta Ugunako ur-jauziaz disfrutatzeko.
IBILBIDEA
Saldropoko hezeguneko aparkalekuan utziko ditugu kotxeak. Aparkaleku nahiko txikia da, eta jendez gainezka egoten denez, oso garratzitsua da adierazitako ordutegian iristea bertan aparkatu ahal izateko. Inguru bukoliko honetatik hasiko dugu ibilbidea hezegunearen zati bat zeharkatuta, Otzarretako pagadira hurbilduko gara. Bidean atzera begiratuta eta egunak uzten badu, Gorbeiaren gailurra eta Gorbeiako Gurutze enblematikoa ikusiko ditugu.
Otzarretako pagadia baso txikia da, baina izugarrizko magia gordetzen du. Basoan lasai ibiltzeko eta bere magiaz gozatzeko denbora izango dugu eta bide batez argazkiak eta bideoak ateratzeko aukera izango da, bizitza osorako oroigarri bat gordetzeko.
Pagaditik berriro bideari heldu eta Uguna ur-jauzira joango gara, Saldropoko hezegunea berriro zeharkatuta. Bidean, ziurrenik, behiak edota zaldi taldeak ikusiko ditugu, horrek ingurua bereziagoa bihurtzen du. Lur-pista batetik ibiliko gara ur-jauziaren goiko aldera iritsi arte. Hemendik, malda handiko bidexka estu batetik jaitsi ahal da ur-jauziaren oinarriraino iritsi arte.
Ur-jauziaren inguruan bazkalduko dugu eta pistatik lasai itzuliko gara Saldropoko aparkalekuan amaitu arte.
IKUSI ETA IKASI
- Saldropo hiru hektareako hezegune bat da, eta urari lotutako balio ekologiko handiko landaredia eta espezieak dituen ekosistema berezi bat osatzen du.
- Gorbeiako Parke Naturalean ibiliko gara, euskal mitologiako istorio ugariren eszenatokia, non lamiak, sorginak eta jentilak protagonista nagusiak diren.
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | +140/ -140 | |||||||
| Luzera | 7 km | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 4o (Gailurra Txiki) | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | ||||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 1 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 1 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 3 | |
| Ahalegin fisikoa | 1 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
2025ko apirilaren 27an, domeka. 09:30etan. Saldropoko aparkalekuan
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Saldropo Aparkalekua (hasiera-amaiera)
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Zuzenean Saldropoko aparkalekuan geratuko gara: Saldropo Aparkalekua
Garrantzitsua da adierazitako orduan iristea, aparkaleku txikia da eta urteko garai honetan jendez gainezka egoten da; beraz, aparkalekua betetzen denean, sarbidea ixten dute.
Bestelako oharrak
Irteerarako izena emateko azken eguna
24-04-2025
You must be logged in to post a comment.