GAILURRA TXIKI. Peñas Negras-Ekoetxea Meatzaldea( 481m). Poblado El Sauco. Cueva La Magdalena. Alto Galdames (714m).

18-01-2026

Bizkaiko meatzaritza gunerik ospetsuenetako bat ezagutuko dugu bertako txoko bereizgarrienetako batzuk bisitatuz.

Zugaztieta herritik 2,5 km-ra dagoen Ekoetxean hasiko gara. Hasiera igoera erosoa da Pico Pastores lepora, eta jarraian, ‘Poblado del Sauco’ aldera jaisten da. Herrixkara iritsi baino lehentxeago, ‘Pico Pastores’ izeneko iturritik igaroko gara, ibilbidean edateko ura duen iturri bakarra. Inguru honetan Sauco haitzuloa eta meatzarien herrixkaren aztarnak aurkituko ditugu. Katiluko begiratokirantz jarraituko dugu eta handik Magdalena haitzulorantz jaitsiko gara. Bertan hamaiketakoa egin eta kobazuloan sartuko gara.

Sartzeak arazo teknikorik ez badu ere, ezinbestekoa da frontala edo linterna eramatea. Gero Katiluko begiratokira igo beharko dugu berriro, eta handik aire zabaleko abandonatutako meategi batzuk inguratuz, Ekoetxera itzuliko gara.

Gtxiki-PeñasNegras
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 430
Luzera 9,3 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 3 h
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Eguraldiaren Iragarpena


Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Elkartzeko tokia eta ordua

Igandean. Goizeko 10:30etan. Ekoetxea Meatzaldea aparkalekuan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Ekoetxea Meatzaldea

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

Ikusi nondik joan

Bestelako oharrak

Irteerarako izena emateko azken eguna

15-01-2026

IZEN EMATEA ITXITA DAGO

Parte-hartzaileentzako aholkuak

  1. Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
  2. Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
  3. Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
  4. Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
  5. Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
  6. Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
  7. Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.