GAILURRA TXIKI. Mugarra (964m). Aramotz mendigunea

08-03-2026

Mugarra mendia Durango, Izurtza eta Mañaria herrien gainean dago,  Anboto, Alluitz eta Untzillaitzeko mendilerroaren parean,  eta oso nabarmena da bere hegoaldeko horma, 300 metroko altuera duena.

Landederra aisialdi guneko aparkalekuan (406 m) hasiko dugu ibilbidea, eta handik pista batetik joango gara Marmolaren harrobirantz (714 m). Ondoren, Aramotz mendilerroan sartuko gara, Mugarrikolanda muinora (773m) eta iturrira eramango gaituen bidearen bila.


Puntu honetatik eta hamaiketako on baten ondoren Mugarra gailurrera (964m) igotzen hasiko gara. Larreak atzean utzi eta paisaia harritsu batetik igotzen hasiko gara, eta labarra, eta 300 metroko altuera duen hegoaldeko horma, gure eskuinean eta distantzia zuhur batean utzi beharko dugu. Jaitsiera hasierako pistara zuzenean jaitsiz eta berriz ere Mugarrikolandako zelaietatik pasatuz egingo dugu .

Ikusi eta ikasi

  • Mugarra Aramotz mendilerroan dago, Urkiolako parke naturalean barne . Aramotz mendilerro malkartsua eta konplexu karstiko berezia da,  eta bertan dago ere Baltzolako kobazuloa.
  • Mugarrako hormetan bizi dira parkeko sai bikote gehienak.
  • Hegoaldeko horman ere eskalatzeko bideak  daude ( Krokisak)
Mugarra-Gailurratxiki
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela + / - 600 m
Luzera 8 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 4h
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 3

Eguraldiaren Iragarpena


Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Elkartzeko tokia eta ordua

Igandean. Goizeko 10etan. Landederrako apakalekuan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Landederra Aterpetxea. Santa Lucia Auzoa, Durango

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu. Landederrako apakalekuan

Ikusi nondik joan

Bestelako oharrak

Irteerarako izena emateko azken eguna

06-03-2026

IZEN EMATEA ITXITA DAGO

KONTUAN HARTU

Irten aurretik:

  • 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
  • 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
  • 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.

Mendian:

  • 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
  • 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
  • 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
  • 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
  • 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
  • 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
  • 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.