GAILURRA TXIKI. Lezama – Ganguren (477m) – Uribarri
28-09-2024
IBILBIDEA
Lezamako tren geltokitik irtetzean, eta eliza gure ezkerrean utzita, 200m ibiliko gara Larrabetzurantz doan bide nagusitik Aretxalde auzoko bidea topa arte. Bide asafaltuta honetatik igoko gara Olabarriaga baserrira iritsi arte. Handik, mendi-bide batek erreka zeharkatzen du eta Ibaizabal-Nerbioi harana eta Asuakoa banatzen dituen Ganguren mendilerrorantz igotzen da.
Kuzkuburuko gailurrera (426 m) igo ta gero hamaiketakorako geldialdia egingo dugu Elorritxueta-El Vivero atsedenlekuan. Indarra hartuta, erraz igoko gara gero Ganguren gailurrera (447m), gure ingurune hurbilenaren ikuspegi ezberdina ikusteko.
Gailurretik jaitsieran, kontu handiz zeharkatu behar dugu Galdakao eta Artxanda lotzen dituen errepidea. Ondoren, Avril mendiko pistatik jarraituko dugu eta Mendiartetik eta Landeta bidetik jaitsiko gara Uribarriraino, Eskolako Landara iritsiko gara, bazkari herrikoian parte hartzeko gogoz.
IKUSI ETA IKASI
- Tren geltokitik irtetean, XVI. mendeko Lezamako eliza ikusi ahal izango dugu.
- Bidean, Bilboko antzinako Burdin Hesiaren aztarnak ikusiko ditugu, 1936ko Gerra Zibilean erresistentzia antifaxistaren ikur izan ziren kanoi, lubaki eta bunkerrekin.
JAIETAKO BAZKARIA
Irteeran parte hartzeko izena ematean, idatzi “komentariotan” bazkarian ere parte hartu nahi duzun ala ez, aldez aurretik antolatu ahal izateko.
EGURALDIAREN IRAGARPENA
Egunero gaurkoratzen da
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +500m / -500m | |||||||
Luzera | 14 km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 4h 30' (Gailurra Txiki) | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | ||||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 1 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 3 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Elkartzeko tokia eta ordua
2024ko Irailaren 28an, Zapatua. 08:45etan. Campa de las Escuelas Uribarri-Bilboko Euskotren geltokia
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Uribarri-Bilboko Euskotren geltokia (hasiera-amaiera)
Bertara joateko
Bilbon utziko ditugu kotxeak garraio publikoa aprobetxatzeko, eta, horrela, bidaiaz gehiago gozatzeko.
Aurreikusitako ordutegia:
JOATEKO:
Bestelako oharrak
KONTUAN HARTU
Irten aurretik:- 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
- 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
- 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.
- 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
- 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
- 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
- 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
- 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
- 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
- 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.
Irteerarako izena emateko azken eguna
27-09-2024
You must be logged in to post a comment.