GAILURRA TXIKI. Gorbeia (1482m) – Mairuelegorretako koba

18-05-2025

Pagadi eder bat zeharkatuz igoko gara Gorbeiara, eta bidean Mairuelegorreta kobazuloa ikusiko dugu, Mariren bizilekua.

Murua herritik asfaltozko pista bat doa antzinako harrobiaren aisialdirako gunera, ondoan aparkatzeko gune batzuk daude eta bertatik abiatuko gara.

Bide markatu bat igotzen da pagadian gora Mairuelegorretako kobazuloetara, Mariren bizilekua. Kobazuloren sarrera ikusi eta gero, pagadian gora jarraituko dugu, Iginiger kareharrizko hormarekin topo egin arte. Inguratu egingo dugu, eta, ondoren, lepo batera igoko gara zuzenean goiko gandorrera heltzeko. Bertatik, gandor zabala eta belartsua jarraituz, errez helduko gara Gorbeiako gailurrera (1482).

Gailurretik iparralderantz jaitsiko gara, Aldaminoste lepora, eta han hego-ekialdera jarraituko dugu, Pagaluzetako bordaraino. Puntu horretan, Azeroganako tontorrera doan bidea utzi eta basoan bidezidor bat hartuko dugu, Mairuelegorretako haitzuloetara eramango gaituena. Handik, igoera-ibilbide beretik jaitsiko gara.

G-Gorbeia-Mairuelegorrta
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 800m
Luzera 11 km ( joan eta etorri)
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 5h
Material tekniko beharrezkoa
  • Jarduerarako eta urte-sasoirako egokiak diren mendiko arropa eta oinetakoak.
  • Edaria eta janaria egun osorako.
  • Txikiek A4 plastikozko zorro batean eraman dezakete mapa , ibilbibearen datuak kontsultatzeko.
  • Frontal argia
  • MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
    Orientazio-zailtasuna 3
    Ibiltzeko zailtasuna 3
    Ahalegin fisikoa 3

    Eguraldiaren Iragarpena


    Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

    Elkartzeko tokia eta ordua

    2025ko Maiatzaren 18an, domeka. 09:30etan. Muruako Harrobiak aparkalekuan

    Ibilbidearen hasiera eta bukaera

    Muruako Harrobiak aparkalekua

    Bertara joateko

    Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

    Muruako harrobiko aparkalekuan geratuko gara: Muruako Harrobiak aparkalekua

    Ikusi nondik joan

    Bestelako oharrak

    Irteerarako izena emateko azken eguna

    17-05-2025

    IZEN EMATEA ITXITA DAGO