GAILURRA TXIKI. Gernika – Mundaka

26-05-2024

Urdaibaiko Biosfera Erreserban barrena ibilbidea (UNESCOk 1984an izendatua).

Ibilbidea Gernikako tren geltokitik hasiko da, Oka ibairaino joan eta ibaiaren ezkerreko ertzetik Gernikako futbol eta errugbi zelaietara joango gara.
Ibai ertzetik, zuhaitzez inguratutako pasealeku zuzen batetik ibiliko gara, paduretara eramango gaituena.

Pasealeku amaitzean (4.7 km) ezkerretera hartu eta paduren arteko bidezidor estuetatik jarraituko dugu, Bilbo-Bermeo trenbidearekin aurrez aurre topo egin arte (5.2 km).

Puntu horretan, bideak eskuinera egiten du, eta trenbide ondotik 30 metro ibili behar da (adi eta bazterretik ibiliz gero ez dago arriskurik)

Berehala eskuinera egingo dugu berriro ibaira hurbiltzeko, trenbidea aurkitu arte jarraituko dugu. Puntu horretan, teila fabrika zahar bat (5.8 km.) eta egurrezko ontziraleku batzuk topatuko ditugu. Ezkerrean utzi eta ibai ertzetik jarraituko dugu.

Bidezidorrak ezkerrera biratzen du, eta trenbidea zeharkatzen du (6.2 km), atzean utziko dugu padura aldapan gora jarraituz zuhaizti batean sartzeko. Bideak Murueta herrira eramango gaitu, Gernika eta Mundaka lotzen dituen errepidearen ondoko baserri- eta etxebizitza-eremu batera, errepide horren eskuinaldean dagoen bidegorritik jarraituko dugu (7. km).

Bidegorria amaitzean errepidearen ezkerraldera gurutzatu behar da, espaloitik beste 100 metro egiteko, eta gero bestaldera berriro pasa Busturiako San Kristobal auzora sartzeko.

Azkenenengo zati hau errepide ondotik egin behar da Muruetako ontziola inguratzeko . Ontziola honetan, nahiz eta leku publikoa izan, turistentzako museo pribatu bat eraikitzeko proiektua dago, biosferaren erreserba bete-betean. Proiektu hau gelditzeko, Urdaibai defendatzen duten mugimendu ekologista eta sozialekin bat egin nahi dugu: GUGGENHEIM URDAIBAI STOP..

San Kristobal herrigunean sartu, hormigoizko zubi txiki bat zeharkatu, eta bidearen erdia baino gehixeago eginda izango dugu (7.8 km).
Puntu horretatik aurrera, ibilbidea asfaltatutako bidetik doa, baserri, etxe eta zelaien artean, itsasadarrari begira eta pintura gorriz eta zuriz markatuta.
Busturiako Madariaga dorrera iritsiko gara, Urdaibaiko ekoetxera (9.2 km). Bertan geldialdi bat egin dezakegu ekoetxea bisitatzeko edo zuhaizken labirintoan sartzeko.
Aurrera jarraituz, ekoetxea utzi bezain laster, antzinako galtzada erromatar baten aztarnak ikusiko ditugu. Atzean utzi, eta San Antonio hondartzara (10.4 km) eta Sukarrietako udalekuen instalazioetara joango gara.
Aurrerago, Txatxarramendi uhartera sartzeko zubia aurkituko dugu (11.2 km), uhartearen muturreraino joango gara eta zubira buelta.
Uhartea igarota, Toña hondartza eta jolasgune ondoan pasatuko gara. Bertan, egurrezko pasabidea hartu eta Sukarrietako hilerrira iritsiko gara, handik Mundakako kanpinera (12.4 km). Portuondoko gainetik Mundakako Laidatxu hondartzara jeitsiko gara (13.2km), egun ona egiten badu bainua hartu ahal izango dugu.


Urdaibaiko txorien gida txikia deskargatu

(Urdaibai Bird Center-i esker)

Eguraldi Iragarpena

Egunero gaurkoratzen da

 

Tracka Deskargatu

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela +124 / -129
Luzera 14,5 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 4h 30' (Gailurra Txiki)
Material tekniko beharrezkoa
  • Jarduerarako eta urte-sasoirako egokiak diren mendiko arropa eta oinetakoak.
  • Bainujantzi
  • Edaria eta janaria egun osorako.
  • Txikiek A4 plastikozko zorro batean eraman dezakete mapa , ibilbibearen datuak kontsultatzeko.
  • Ez ahaztu BARIK txartela , eta irakatsi txikiei erabiltzen.
  • MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
    Orientazio-zailtasuna 2
    Ibiltzeko zailtasuna 2
    Ahalegin fisikoa 2

    Elkartzeko tokia eta ordua

    2024ko Maiatzaren 26an, Domeka. 08:15etan. Matiko-Bilboko Euskotren geltokia

    Ibilbidearen hasiera eta bukaera

    Matiko-Bilboko Euskotren geltokia (hasiera-amaiera)

    Bertara joateko

    Bilbon utziko ditugu kotxeak garraio publikoa aprobetxatzeko, eta, horrela, bidaiaz gehiago gozatzeko. Bilbo-Bermeo trena auzoan bertan hartu ahal dugu, Matiko, Uribarri edo Zurbaranbarri geltokietan. Asteburuetan, orduro ateratzen da tren bat Matikotik, 8:22an hasita, eta Gernikaraino ordubete ematen du. Itzulerarako orduro dago tren bat ere, Mundakatik hamar gutxiagotan pasatzen dena.

    Aurreikusitako ordutegia:

    JOATEKO:

  • 08.22 Matiko-Bilbao geltokian trena hartu.
  • 09.18 Gernikara heldu

  • BUELTATZEKO:

  • 15:51 / 16:51. Mundakan trena hartu.
  • 17:04 / 18:04 Bilbora heldu
  • Bestelako oharrak

    KONTUAN HARTU

    Irten aurretik:
    • 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
    • 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
    • 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.
    Mendian:
    • 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
    • 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
    • 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
    • 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
    • 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
    • 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
    • 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.
     

    Irteerarako izena emateko azken eguna

    22-05-2024

    IZEN EMATEA ITXITA DAGO