GAILURRA TXIKI. Belatxikieta (662m)
2025-03-23

Belatxieketa Aramotz mendilerroan dago eta Urkiolako parke naturalaren muga da. Zornotzako tren geltokitik abiatuko gara, eta hasieran auzo errepide batetik ibiliko gara baserrien artean eta AHTren zutabeen azpitik. Honen ostean, bidexkak eta pistak tartekatuko ditugu gure ibilbidean zuhaitz artean. Igoerak 5 km baino ez ditu, zati aldapatsuagoak eta lauagoak tartekatuz. Mendi tontorrera ailegatu aurretik San Inazio baselizaren eta aterpe batzuen ondotik pasako gara. Behin tontorrean, Bilbo handia, Durangaldea eta Aramotz mendilerroaren ikuspegi paregabeak izango ditugu.
Jaitsiera ibilbide beretik egingo dugu.

DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera | |||||||
Metatutako desnibela | +/- 600 m | |||||||
Luzera | 10 km ( joan eta etorri) | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 1:45 igoera. 1:30 jaitsiera | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | ||||||||
Oharrak | Oharra: garrantzitsua da ura eramatea. Ibilbidearen hasieran iturri bat dago ura hartzeko. Gorago beste iturri bat dago baina batzuetan ez du ur garbirik ematen. | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 1 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 2 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Zornotzako tren geltokia
Elkartzeko tokia eta ordua
9:40 Matikoko tren geltokian
10:30 Zornotzako tren geltokian
Bertara joateko
Euskotren. E1 Matiko-> Amara
9:40tan Matikoko tren geltokian (trena 9:52tan ateratzen da Matikoko geltokitik eta 9:53tan pasako da Uribarriko geltokitik). Trenaren azken bagoian igoko gara, Uribarri geltolkian igotzen direnekin elkartzeko.
Irteerarako izena emateko azken eguna
2025-03-29
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
KONTUAN HARTU
Irten aurretik:
- 1. Informa zaitez: irakurri ondo ibilbidearen fitxa eta mapa zure familirako ibilbide egokia den ala ez erabakitzeko.
- 2. Motibazioa sortu: Hitz egin zure umeekin ibilbideari buruz, argazkiak erakutsi, eta eurentzako mapa emon gainean marraztu eta kolorea emon dezaten.
- 3. Motxila prestatu: urteko sasoia eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta behar-beharrezkoak diren gauzak sartu. Umeek euren motxila txikia prestatzea ere komenigarria da.
Mendian:
- 4. Gurasoak dira beraien seme-alaben arduradunak: umeek askatasuna behar dute eta euren gurasoak adi egon behar dira.
- 5. Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileek jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte, jarraitu euren orientabide eta aholkuak.
- 6. Komunika zaitez: Zalantzak galdetu. Arazo edo behar bereziak izanez gero, esan zure ondokoei baita antolatzaileei ere.
- 7. Taldearekin bat: ez zaitez aurretatu, ezta atzeratu ere. Batzutan taldea biltzeko geldituko gara, bestetan jateko edo jolasteko.
- 8. Garbi jokatu: Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk. Ez egin zarata haundirik. Zure zaborrak batu eta eraman.
- 9. Ikusi eta ikasi: umeen jakin-minaz kutsatu eta prest egon elkarrekin gauza berriak ikasteko. Era berean, dakizuna zabaldu.
- 10. Laguntasuna sustatu. Tontorrera heltzea atsegina da baina ez da inportanteena.
You must be logged in to post a comment.