GAILURRA TXIKI. Arantzazu – Urbia – Artzanburu (1362m)

05-05-2024

  • Ibilbide honetan pagadiak eta larreak zeharkatuko ditugu. Urbiako larreak ospetsuak eta historiaurretik ezagunak dira; hala erakusten dute inguruko monumentu megalitikoek, saroiak eta artzainen txabolek. Inguru horretan daude Euskadiko gailurrik altuenak, eta gu Artzanburura igoko gara.
  • Oraingo honetan, ibilbide luzea egingo dituen Gilurrakideekin  bat egingo dugu Urbiara igotzeko, bertan elkarrekin hartuko dugu hamaiketakoa, eta gero talde bakoitzak bere ibilbidea jarraituko du.

Arantzazun (755) Santutegira bisita labur bat egitea proposatzen dugu ibilbidea hasteko, Gipuzkoako enklabe honen esanahi erlijioso, artistiko eta kulturala eta kokapen aparta ulertzeko. Ibilbidea Urbiarako ohiko bideari jarraituz hasiko dugu, hego‑ekialderantz, Elorrolako lepora heldu arte (1161) (1:30), eta handik gutxira Urbiako baselizara eta aterpera iritsiko gara (1130) (1:40)(4.6km).

Handik, ipar-mendebalderantz eta Enaitz mendiaren gailurra eskerrean utzita, PR-GI-3006 bidezidorrari jarraituko diogu, Iparbakoitz leporaino (1246). Puntu honetan, markatutako bidetik irtengo gara eta larretatik igoko gara iparralderantz Artzanburu tontorreraino (1335) (3:00).

Hiru haran menderatzen dituen gailurra da hau, Aizkorri mendilerroaren ekialdeko partean, eta igoeran Artzanburuko trikuharria ikusteko aukera dugu. Bararandiaranek aurkitu zuen trikuaharria 1917. urtean, eta inguru horrek duen garrantzi megalitiko-erlijiosoaren erakusgarri da, baita Neolitotik aurrera artzaintzan izan duen etengabeko okupazioaren erakusgarri ere.

Bidetik Arabako isurialdearen ikuspegi ederra dago, baita Aloña mendilerroarena ere. Denbora gutxian, larreetatik jaitsiko gara Eskistako aterperaino , teilatu borobildua duena (1111)(3:30). Han, bide markatuarekin bat egingo dugu (GR 120 / GR 34 / PR-GI3006), eta pistatik joango gara Mallarrateko leporaino (1055). Bertatik, informazio-zutoin baten ondoan, eta pista utzita, ezkerretara joko dugu. GR120 GR 34 ibilbidea jarraitu besterik ez dugu egin behar, eta Duruko txaboletatik, bide aladapatsu batetik jaitsiko gara Arantzazura (19km)(4:30).

EGURALDI IRAGARPENA

Egunero gaurkoratzen da

Tracka Deskargatu

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota GAILURRA TXIKI. Familientzako irteera
Kokapena
Metatutako desnibela + 680 m / - 680 m
Luzera 11'5 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 4h30min (Gailurra Txiki)
Material tekniko beharrezkoa
  • Jarduerarako eta urte-sasoirako egokiak diren mendiko arropa eta oinetakoak.
  • Edaria eta janaria egun osorako. Iturri batzuk daude ibilbidean.
  • Txikiek A4 plastikozko zorro batean eraman dezakete mapa, ibilbibearen datuak kontsultatzeko.
  • MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
    Orientazio-zailtasuna 3
    Ibiltzeko zailtasuna 3
    Ahalegin fisikoa 3

    Elkartzeko tokia eta ordua

    8:30 Gailurra
    9:45 Arantzazuko santutegiko sarreran

    Ibilbidearen hasiera eta bukaera

    Arantzazuko santutegia ( sarrera) 10:00etan.

    Bertara joateko

    Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, nondik joaten zaren, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

    Bestelako oharrak

    KONTUAN IZAN

     

    Irten aurretik,
  • 1. Informatu : irakurri arreta handiz informazio-fitxa eta mapa , zure familiari egokitutako ibilbidea den erabakitzeko.
  • 2. Motibazioa: Komentatu zure seme-alabekin ibilbidea , erakutsi argazkiak , emaiezu haurren mapa marraztu eta margotu dezaten.
  • 3. Prestatu motxila: kontuan izan urteko garaia eta egin beharreko jarduera , behar dena. Neguko igoera izango denez, posible da tontorrean elurra topatzea, beraz, eskularruak, txanoa, buff-a etab eramatea gomendagarria litzateke. Oso gomendagarria da txikiek ere beren motxila txikia prestatzea, hamaiketakoarekin
  •  

    Mendian:
  • 4. Familiak zarete zuen seme-alaben arduradunak. Umeak zaindu eta lagundu.
  • 5. Gailurra mendi taldearen antolatzaileek ibilbidea eta jardueraren xehetasunak ezagutzen dituzte. Egin kasu mesedez.
  • 6. Zalantzak edota arazoak antolatzaileekin komentatu, edo zuekin joaten direnekin.
  • 7. Taldean: ez aurreratu eta ez atzeratu zure kabuz. Batzuetan geldituko gara taldea batzeko, beste batzuetan jateko edo jolasteko.
  • 8. Landareak eta animaliak errespetatu. Ez bota harririk eta ez atera zarata handirik. Bildu eta eraman zure zaborra.
  • 9. Ikusi eta ikasi: txikien jakin-minaz kutsatu, egon prest gauza berriak ikasteko, eta dakizuna konpartitzeko.
  • 10. Sustatu laguntasuna. Gailurrera iristea polita da baina ez da garrantzitsuena.
  • Irteerarako izena emateko azken eguna

    04-05-2024

    IZEN EMATEA ITXITA DAGO