GAILURRA EUSKARALDIAREKIN (SERANTES 451m)
02-12-2018
Gailurra Mendi Taldeak Euskaraldia ariketa sozialarekin bat egitea erabaki du. Hori dela eta, batez ere euskaraz burutuko den mendi txango bat egingo dugu. Euskara hitz egiten baduzu edo ulertzen baduzu, parte hartzen animatu!! Gure asmoa Santurtziko herrian kokaturik dagoen Serantes mendia igotzea da. Mendiaz eta euskaraz gozatzen ordu batzuk emango ditugu.
Metroz joango gara. Bidaiaren iraupena 30 minutu. Bakoitza bere Barik txartela eraman beharko du. L2 Kabiezesera doan trenbidea hartuko dugu. . Maiztasuna. 10 minuturo. Nondik: Zazpi kaleak metro geltokia San Nikolas sarrera/ Nora: Kabiezes geltokia (Antonio Alzaga irteera). Kabiezes plazan dagoen BBKren ondoan elkartuko gara.
Serantes. Santurtzi.net
Luzera: 7 Km joan eta etorri
Desnibela: +/- 400m
Tontorreraino igotzeko denbora: 1:30 or
Horretaz aparte, Euskaraldiak bazkari herrikoia antolatuko du abenduaren 2an, Bilboko Deportivo pilotalekuan. 700 lagunentzako lekua dago. Beraz, menditik bueltan han bazkaldu nahiko bazenu Euskaraldiako antolakuntzarekin erreserbatu aldez aurretik. Gailurra Mendi Taldea ez da bazkaria lotzeaz arduratuko. Bazkariko tiketak lortzeko Euskaraldiak Bilboko Unamuno plazan daukan egoitzara joan.
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | ||||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | ||||||||
Luzera | ||||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | ||||||||
Material tekniko beharrezkoa | -Mendirako botak edo trekking zapatilak. - Makilak - Eskularruak - Eguzkitarako betaurrekoak - Txanoa - Kapa/ Euritarako arropa - Berotzeko arropa - Biderako ura eta janaria (bidean zehar iturriak daude) - Aldatzeko arropa | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 1 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 1 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 2 |
Elkartzeko tokia eta ordua
Bilboko Arenaleko San Nikolas metro sarreraren aurrean (kalean). ORDUA: 9:30
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Santurtzi: Kabiezes plaza (Antonio Lazaga irteera).
Bertara joateko
Bestelako oharrak
**IRTEN AURRETIK KONTUTAN HARTZEKO** 1. Arretaz irakurri informazio fitxa (desnibela, ibilbidearen luzeera eta iraupena) zuretzako egokia ote den erabaki dezazu. 2. Gailurrako antolatzaileek bidea ezagutzen dute, egin kasu haien argibideei. 3. Zalantzak galdetu, arazorik edo beharren bat baduzu zurekin doazenei eta antolatzaileei jakin arazi. 4. Ibilbidea adin txikikoekin egin nahi baduzu, DERRIGORREZKOA DA ANTOLATZAILEKIN KONTAKTUAN JARTZEA IZENA EMAN BAINO LEHEN.
Irteerarako izena emateko azken eguna
29-11-2018
You must be logged in to post a comment.