Flysch Deba-Zumaia + sagardotegia
10-05-2025
Kostaldeko talaietatik ibiliko gara, sagardotegian amaitzeko.
Ibilbidea
Itxaspe kanpinetik abiatuko gara iparralderantz GR-121 ibilbidearekin bat egiteko. Ibilbide hau gora ta behera jarraituz, Flysch eta kostaldeko ikuspegi ederrak izango ditugu. Mendatagana talaiatik pasa eta gero itsasoraino jaitisiko gara Sakonetan (itsas-behera 10:25an). Gero Elorriaga auzorantz igoko gara eta aurrerago jarraituko dugu begiratoki bateraino. Amaitzeko Elorriagara igoko gara bueltan, eta bertatik sagardotegira jaitsi.
Prezio
40 € bakoitzeko , autobusa eta sagardotegiko menua barne.
Izena emateko
- Web-orri honen formularioa bete behar duzu eta ordainagiria erantsi (edo gure lokalean egin)
- Inskripzio bakoitzean 1-5 pertsona apuntatu ditzakezu, guztien izenak emanez.
- Leku mugatuak. Gailurrakideok lehentasuna dugu.
Ikusi eta ikasi
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | Egun bakarreko zeharkaldia oinez. | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | +/- 400 | |||||||
| Luzera | 10 km | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 3: 30 h | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Ura. Bueltarako arropa eta zapatila garbiak. | |||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 2 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
| Ahalegin fisikoa | 2 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
8:00 Panerako bus geltokian, Etxekoa jatetxearen ondoan.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Itxaspe Kanpina ( Deba ) - Urberu Sagardotegia
Bertara joateko
Gailurrak ipiniko duen autobusean.
Bestelako oharrak
ADI: Ez ahaztu aldatzeko arropa eta zapatila garbiak, bazkarirako eta bueltarako autobusean sartzeko .
Irteerarako izena emateko azken eguna
04-05-2025
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
Parte-hartzaileentzako aholkuak
- Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
- Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
- Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
- Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
- Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
- Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
- Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.