Erlo(1029m) – Kakueta (927m) – Xoxote (912m)
24-05-2025
Ibilbide honetan Kakueta, Erlo eta Xoxote tontorrak eta bertako aterpea lotuko ditugu. Erlo Izarraitz itsasertzeko mendigunearen gailurra da, Gipuzkoako nabarmenetakoa, eta panoramika handia du.
Loiolako Santutegiko aparkaleku zabalean elkartuko gara, eta bertako eliza ikusgarria eta Loiolako San Inazioren sorlekua bisitatu ahal izango ditugu (10 ‘). Aparkalekutik, zubitik Urola ibaia zeharkatu eta errepidetik ezkerrerantz joko dugu biribilgune bateraino. Han, eskuinera zeharkatu behar dugu, eta Basarte poligonoa atzean utzita Urrozolako baserrira (330 m) helduko gara Zamalekurako bidea hartzeko. Lepora heldu baino lehen, 800 kotan, ezkerrerantz desbideratuko gara, eta, pagadi bat zeharkatuz, Kakueta (927m) tontorrera igoko gara.
Zamalekuko lepora (822) jaitsi behar gara bueltan, eta gero ipar-ekialderantz igoko gara Erlo mendiaren gailurrera iritsi arte (1029m).
Tontorretik gertu antena bat dago, eta hara heltzen den errepidetik jaitsiko gara, hegoalderantz, Xoxoteko aterpearen bila. Bertan zeozer jateko eta edateko aukera izango dugu.
Aterpe ondoko tontorrera igoko gara gero, Loiolako San Inazioren estatua duena, eta amaitzeko Azketako lepotik jaitsi baino ez dugu egin behar, lehenago ekialderantz, gero hegoalderantz Azpeitiraino, eta bertatik, errepidea jarraituz, Santutegiko aparkalekura. (5h.30 ‘).
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | +1068/-1068 | |||||||
| Luzera | 17.74km. | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 4:30 | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura | |||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 3 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 3 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 3 | |
| Ahalegin fisikoa | 3 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
8:00 - GAILURRAko lokalean, Traukon
9:00 - Loiolako Santutegiko aparkalekuan
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Loiolako Santutegia
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Azpeitiko MENDIETXEra joateko aukera dago (Alex Txikonek sustatutako Mendi Museoa). Nahi izanez gero , talde bisita egin daiteke arratsaldean: 19:30ak arte irekita - Prezioa 8 €
Irteerarako izena emateko azken eguna
23-05-2025
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
Parte-hartzaileentzako aholkuak
- Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
- Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
- Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
- Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
- Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
- Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
- Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.