Eretza 887 – Luxar 539

19-10-2025

Ibilbide honetan, Grazal erreka ondoko basoa zeharkatu ostean, Eretza eta Luxar mendien gailurretik ikuspegi zabalak disfrutatzeko aukera izango dugu.

Sodupetik PR-BI 105 jarraituko dugu, eta errepide ondotik 600 metro ibili eta gero, Grazal erreka ondotik igotzen den bidea hartuko dugu artadia zeharkatuz. Lexartza baserrira heldu eta markatutako bidea utziko dugu pistatik jarraitzeko (I) lepo bateraino, bertan aurkituko dugu pisten bidegurutze nabarmena(414m).Ekialderantz eta zetak egiten igotzen den pista hartuko dugu (E) La Berenilla aterperaino, bertan irekita dagoen zatian atsedena har daiteke. Aterpetik azken aldapa igotzea besterik ez da geratzen Eretza tontorrera heltzeko, 887m.Bide beretik jeitsiko gara, aterpetik pasatuz bidegurutzea dagoen leporaino. Lexartzatik itzuli beharrean PR-BI 107 jarraituko dugu Luxar tontorreraino (539m), eta handik gandorratik behera joango gara PRa jarraituz Gueñeseraino, eta Bilborako trena hartzeko.

G-Eretza
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 980m
Luzera 15 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 5:00 h
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Eguraldiaren Iragarpena


Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Elkartzeko tokia eta ordua

8:00 La Naja - FEVE tren geltokian
(8:15etan irteten da trena)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Sodupe -> Güeñes

Bertara joateko

Trenez. FEVE Bilbao-Sodupe

Bestelako oharrak

Irteerarako izena emateko azken eguna

18-10-2025

IZEN EMATEA ITXITA DAGO