LA ENGAÑAko tunela – YERA eta AJAN erreka bazterretatik
13-11-2022

La Vega ya no es la Vega
La Vega es medio Madrid.
Antes tenía el camino viejo
y ahora el ferrocarril
PR-S-75 ibilbidea egingo dugu Cantabrian, Yera eta Ajango ibai ertzetatik doan bide zirkularra.
Valles Pasiegos eskualdean murgilduko gara, Pas ibaia eta inguruko basoak ezagutzeko.
Kotxea Vega de Pasen utziko dugu, eta hasteko, hego-ekialderanz ibiliko gara, CA-631 errepidea, bidexkak zein pistak jarraituz.
Bost kilometro bete ondoren bidegurutz batera helduko gara. Eskuman dagoen bidea hartuko dugu Ajan erreka jarraitzeko. Bizpahiru kilometrotan trokak, ur-jauziak, hurritzak, gorostiak, lizarrak…. disfrutatuko ditugu.
Gero, erreka zeharkatu eta ekialdera abiatuko gara, bide aldapatsu baina laburra igoko dugu Santander-Mediterraneo trenbidea topatu arte. Hondatuta dauden barrakoien aurretik pasatuko gara.
Bertatik, El Majoral tunela zeharkatuko dugu La Engaña tunelera heltzeko (inauguratu gabe geratu zen, eta estatuko tunelik luzeena izan zen denbora luzez, 6976 metro)
Behin ikusita, iparralderantz itzuliko gara, trenbidea jarraituz hiru tunel gehiago zeharkatuko ditugu: El Empeñadiro, El Morro eta El Morrito. Yerako geltokira ailegatu arte.
300 metro aurrerago hartuko dugu bueltarako bidea, mendebalderantz eta Yera ibaian behera jarraituz Ajan errekako bidegurutzeraino. Handik hasierako bost kilometroak beteko ditugu Vega de Pas-era itzultzeko.
EGURALDIAREN IRAGARPENA egunero gaurkoratuta.
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Kokapena | ||||||||
Metatutako desnibela | +350 / -350 | |||||||
Luzera | 17 Km | |||||||
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 5 or. | |||||||
Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 2 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
Ahalegin fisikoa | 3 |

Elkartzeko tokia eta ordua
8:00 Gailurraren egoitzan
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Vega de Pas
Bertara joateko
Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo zurea partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Historia apur bat: LINK
Argibide gehiago
Emailez (beatrizcabo abildua hotmail puntu com)
Irteerarako izena emateko azken eguna
10/11/2022