Tresviso eta Las Agüeras, Hermida haitzartetik

04-11-2023

Azaroaren 4an eta 5ean La Hermida haitzartetik abiatzen diren bi ibilbideak egingo ditugu, Europako Picosen ekialdean.


2023/11/4 – Urdonetik Tresvisora

 

Argazkia esteka honi esker: https://airepuromendizale.blogspot.com

PN-PE 30 ibilbidea jarraituz igoko gara Urdonetik Tresvisora. Ezinezkoa dirudien arren,Cerrosa kanalean gora doa bidea sigi-saga, betiere parke nazionalaren mugen barruan.

XIX. mendean eraiki zen bidea, Andara eta Tresviso meategietako minerala jaisteko. Harkaitzezko bidexka da, zapaltzeko deserosoa, zabala izan arren alboko amildegi handi bat duena. Beraz, kontuz ibili beharko dugu estropezu ez egiteko. Ibilbide gogorra da, kilometro gutxitan desnibel nabarmena gainditzen baitu.

Gure autoak Urdongo zentral hidroelektrikotik gertu utziko ditugu, N-621 errepide ondoan aparkatuta.
Ibaiaren ondoan hasiko gara (60 m), kareharrizko itsaslabarren artean sartuta, eta bideko errebuelta bakoitzean ikuspegi ederra izango dugu Urdongo amildegiaren handitasunaren gainean, batez ere Pilatoseko balkoitik (650 m).

Tresviso herrian (900m) gazta ta tabernak ditugu, eta behin indarrak berriztutak bide beretik egingo dugu jaitsiera.

** URA: iturria dago Tresvison

Zerrenda   

Informazioa
Sakatu botoian, edo mapan, ibilbidearen datuak ikusteko.

202311-Tresviso   

Profila

50 100 150 200 5 10 15 Distantzia (km) Altuera (m)
Altuera datu barik
Ibilbidea: Datu barik
Distantzia: Datu barik
Gutxieneko altuera: Datu barik
Gehienezko altuera: Datu barik
Igoera: Datu barik
Jaitsiera: Datu barik
Denbora: Datu barik

2023/11/5 – Las Agüeras eta Hozarco mendien ibilbide mitologikoa.

 

 

Hermidako haitzartean aparkatuko ditugu gure autoak, arrantzaleen etxola baten ondoan. Hasieran 10 bat minutuz ibili beharko dugu errepide bazterretik arreta handiz, bidezidorra hasten den lekura iritsi arte.

Ipar-ekialderantz igotzen hasiko gara eroso, herrietarako sarbidea ematen zuen Erdi Aroko bide zaharretik, Naredo ibaiaren ondoan ibiliz eta haren ur-jauziak begi bistan. 30 bat minutu ibili ondoren, bidegurutze batera iritsiko gara, hego-ekialderantz joko dugu gaztainondo baso batean sartzeko.

Eroso jarraituko dugu basoko bidetik, ustekabean gure bidean anjana, ojankano, kuin eta gainerako izaki mitologiko kantabriarrekin topo egingo dugu. Hozarco mendiaren ibilbide mitologikoa da, eta Santa Katalina begiratokian du tontorra (Pica de las Puertas, 758m) Bertatik, eta eguna garbi badago, ikuspegiekin gozatuko dugu.

Bueltarako, Cicera herrirantz joko dugu bide edo pista batetik, hego-ekialderantz. Ibilbidea borobiltzeko Cicera erreka ondotik doan bide labankorra jarraituz helduko gara hasierako arrantzaleen etxolara.

** URA: iturri bat dago Ciceran.

Zerrenda   

Informazioa
Sakatu botoian, edo mapan, ibilbidearen datuak ikusteko.

Monte Hozarco   

Profila

50 100 150 200 5 10 15 Distantzia (km) Altuera (m)
Altuera datu barik
Ibilbidea: Datu barik
Distantzia: Datu barik
Gutxieneko altuera: Datu barik
Gehienezko altuera: Datu barik
Igoera: Datu barik
Jaitsiera: Datu barik
Denbora: Datu barik

Eguraldiaren iragarpena, egunero gaurkoratuta.


OSTATUA

Bejesen egingo dugu lo, La Aldea izeneko aterpean, partekatuko logeletan. Aterpean bertan egingo dugu  larunbateko afaria eta igandeko gosaria ere.

  • Prezioa (Lo egin + afaria+ gosaria): 32 € pertsona bakoitzeko.
  • Eguerdiko bazkaria norberaren kontu izango da.

Aterpean lo egiteko 14 leku baino ez dago. Beraz, etorri nahi baduzu, ahalik eta azkarren egin erreserba! Gailurraren bazkideek lehentasuna izango dute.

Aterpea betez gero, bigarren ostatua kudeatu dezakegu, inguruko apartamentuetan. Dena dela, kasu honetan prezio desberdina izango daiteke.

Beste aldetik, lo egitearena edo afaltzea zure kontu egin nahi ba duzu ere, esan izena ematean, komentariorako atalean idatziz.

 

DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun batzuetarako irteera zirkularra oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela URDON-TRESVISO: +/-825 m ; LAS AGÜERAS: +/-640m
Luzera URDON-TRESVISO: 12 km ; LAS AGÜERAS: 11,5 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena URDON-TRESVISO 4:35 or ; LAS AGÜERAS 4:10 or.
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 2
Ahalegin fisikoa 3

Elkartzeko tokia eta ordua

Gailurra - 4/11/2023 - 8:00h

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Urdón - 4/11/2023 - 10:00h

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.

Bestelako oharrak

Argibide gehiago

Beatriz - emailez: beatrizcabo arroba hotmail puntu com

Irteerarako izena emateko azken eguna

29/10/2023

IZEN EMATEA (parte hartzaile bakoitxeko bat):




    ...

    ...


    baiez

    ...


    baiez

    ...

    ...

    Bete ezazu dena, mesedez