Curavacas 2524 / Pico Murcia 2351
2025-06-14 / 2025-06-15
Asteburuko irteera proposatzen dogu Palentziako mendietara, Curavacas eta Murtzia gailurretara igotzeko. Ideia da ostiralean Triolloko aterpean elkartzea eta bertan lo egitea.
Alto de las Huelgas (2221) – Curavacas (2524)
13,5 Km | +1400 m | 7:35 h
Vidrierosetik irtengo gara, pista eroso bat jarraituz, Pandoko txabola eta leporantz, handik errez heltzen da Alto de las Huelgas tontorrera (2221). Mendi hau ez da nabarmentzen besteen ondoan, baina, berez, txango interesgarria da panoramika aparta duelako eta Curavacaseko ikuspegi ikusgarria eskaintzen duelako.
Hemendik aurrera gandorra jarraituko dugu bidexka arrastoetatik eta lur harritsutik, eta segidan gaindiezina dirudien horma batera iritsiko gara; hala ere, erraz pasako gara bestaldera kanal txiki batetik trepadatxu bat eginez. Ondoren, gandorretik jarraituta Hospitaleko lepora helduko gara.
Lepotik, behera egin behar da apur bat, horma batzuk inguratzeko, eta Curavacaseko ohiko igoera topatzeko. Puntu honetan erabaki dezakegu, Vidrierosera itzuli ala Curavacaseko gailurrera igo, horretarako 425 metroko desnibela geratzen da. Callejo Grandeko kanal aldapatsuan gora egin behar da arrail bateraino, eta behin iparraldeko partera pasatuta, gailurrera heltzen da. Denboraldiaren arabera azken zati honetan elurra egon daiteke.
Jaitsierarako arrailera itzuli behar da eta Callejo Grandeko bide normala hartu, bide nabarmen barik harri soltekin aldapa luze bat da. Harritzarra atzean utzita iturria, zelaia eta erreka izango ditugu apur bat freskatzeko. Gero, ibai ertzetik doan bidetik jarraituko dugu Vidrierosera doan pista aurkitu arte.
Pico Murcia (2349) – Peñas Malas (2282)
13,5 Km | +1100m | 6:15
Cardaño de Arribatik abiatuko gara PR P-10 bidea jarraituz. Lehenengo zubia pasatuta ezkerretara joko dugu Valcabe bailaran sartzeko eta bertatik hego-ekialdeko maldatik igoko gara Pico Murcia tontorreraino (2349). (Espigueteko eta Kordillerako beste hainbeste gailur enblematikoen bista ederrak).
Gandorretik jaitsiko gara iparralderantz lepo zabal batera, gero Peñas Zamurdias ekialdetik inguratu behar ditugu bidezidor estu batetik, Peñas Malas ertzaren hasierara heltzeko. Izen hori izan arren, zailtasun handirik gabe iritsiko gara Peñas Malas mendiaren bi tontor bikietara, eta ondoren, Frontino leporaino.
Puntu horretan, gandor nagusia utzi eta Coto Redondoren oinean dagoen lepo zabal batera joko dugu (2022). Handik, Hontanillas errekaren haranetik jaitsi ahal da Valcabera, Cardañora doan bide nagusiarekin bat egiteko
ALOJAMENDUA
Triolloko aterpetxean. Prezioa 40 €, ostiral eta larunbatean lo egiteagatik.
- Zure lo-zakua /maindirea, eta toallak, ereman behar dituzu.
- Aterpetxean sukaldea dago, eta larunbateko afaria elkarrekin antolatzeko asmoa dugu.
- Gosariak eta eguneko pikoteoa norberaren kontura.
Izena emateko
Aldez aurretik 20 € euroko seinalea pagatu behar da, aterpetxean lekua erreserbatzeko, eta ordainagiria formularioan bertan erantsi behar duzu izena ematean.
Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325 edo gure lokalean ordaindu.
Gainerakoa bertan ordaintzen da, larunbateko afariaren gastuekin batera.
Izena emateko azken eguna: ekainaren 1a. Beranduago ere izena eman ahal da, baina ezin dugu ziurtatu aterpetxean leku librerik egongo denik. Ez utzi azken momenturako !!
DATU TEKNIKOAK | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
Metatutako desnibela | Curavacas: +1400 m Pico Murcia: +1100m |
|||||||
Luzera | Curavacas: 13 Km Pico Murcia: 13,4 Km |
|||||||
Denbora ibiltzen | Curavacas: 7:35 h Pico Murcia: 6:15 h |
|||||||
Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura | |||||||
Oharrak | ** Maiatzaren 18an elurra egon da Curavacaseko azkenengo maldan (2400m), eta hurrengo astetan ez bada kentzen, kranpoiak beharrezkoak izango dira azkenengo zati hau igotzeko. | |||||||
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 4 |
---|---|---|
Orientazio-zailtasuna | 3 | |
Ibiltzeko zailtasuna | 4 | |
Ahalegin fisikoa | 4 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
- Vidrieros
- Cardaño de Arriba
Elkartzeko tokia eta ordua
Ostiral arratsaldean, Triolloko aterpetxean
Bertara joateko
Gure kotxetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Irteerarako izena emateko azken eguna
2025-06-12
You must be logged in to post a comment.