Beriain / San Donato 1493 – Lezizagoa 1348

16-03-2025

Ibilbide ederra Euskal Herriko erdigunearen bila.

Unanutik abiatuko gara (649) eta Iturtxikira iristean Beriainera doan bidea hartuko dugu. Goiko aldera iritsi baino lehen (1315), ezkerrerantz (NW) desbideratuko gara, Ihurbain tontorra eta arroila ikusteko. Ondoren, bide errazago bat jarraituko dugu San Donato baselizaraino eta Beriain tontorreraino (1493).

Gailurretik ekialdera jaitsiko gara, ibar zabal batetik, Euskal Herriko erdigune geografikoa seinalatzen duen mugarriraino. Handik, biderik gabe eta zelaia zeharkatuz, Lezizagoa edo Lezitza gailurreraino igoko gara, bi punta dituena (1348).

Ekialdeko puntatik gandorretik jarraituko dugu, haranera jaisteko pasabide bat aurkitu arte (1260). Maldatik jaitsi behar da beheko bidearen bila, Atazabal pasabidera heltzeko(1122). Hemendik 7,5 km-ko pista bat dago Unanuraino, baina atea pasa eta berehala, pista baino pixka bat gorago doan bidezidor bat hartuko dugu basotik jaisteko, eta, azkenean, Iturtxikitik pasako gara Unanun amaitzeko.

GMT_Beriain/San Donato - Lezizagoa
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko irteera zirkularra oinez.
Metatutako desnibela +/- 1005 m
Luzera 19 Km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 6:15 h
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
Oharrak Ibilbidearen hasiera aldapatsua da, lehenengo 5 kilometroetan ia desnibel osoa igotzen baita. Ibilbide luzea bada ere, bista ederrak ditu eta ibilbidearen amaiera errazagoa da.
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 2
Orientazio-zailtasuna 3
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 4

Eguraldiaren Iragarpena


Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Unanu

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Unanu

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu. Aurreko egunean antolako ditugu kotxeak.

Ikusi nondik joan

Irteerarako izena emateko azken eguna

15-03-2025

IZEN EMATEA ITXITA DAGO