Asteasu – Belkoain 489 – Aduna- Sagardotegia
18-04-2026
Zeharkaldi honetan Gipuzkoako bihotzean ibiliko gara.

Asteasuko Elizmendi auzotik abiatuko gara. Zelai eta baserri artean, Belkoaingo gurutzera igoko gara, Tolosaldera begira. Ibilbidea amaitzeko, Adunara jaitsiko gara, eta Zabala sagardotegian borobilduko dugu eguna.

Prezio
55 € bakoitzeko , autobusa eta sagardotegiko menua barne.
Izena emateko
- Web-orri honen formularioa bete behar duzu eta ordainagiria erantsi (edo gure lokalean egin)
- Inskripzio bakoitzean 1-5 pertsona apuntatu ditzakezu, guztien izenak emanez.
- Leku mugatuak. Gailurrakideok lehentasuna dugu.
GMT-Belkoain
Tracka Deskargatu
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | Egun bakarreko zeharkaldia oinez. | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | 600 | |||||||
| Luzera | 11km | |||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | 3.30h | |||||||
| Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Ura. EZ AHAZTU arropa eta zapatila garbiak sagardotegian eta bueltako autobusean sartzeko |
|||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 2 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 2 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 2 | |
| Ahalegin fisikoa | 2 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
8:00 Panerako bus geltokian, Etxekoa jatetxearen ondoan.
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
Asteasu- Aduna
Bertara joateko
Gailurrak ipiniko duen autobusean.
Bestelako oharrak
Irteerarako izena emateko azken eguna
11-04-2026
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
Parte-hartzaileentzako aholkuak
- Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
- Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
- Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
- Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
- Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
- Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
- Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.
You must be logged in to post a comment.