Degurixa – Aranguren 1149

16-05-2026


ATZERATUTA
Jarduera hau beste egun batean egingo dugu. Aldez aurretik abisatuko dugu data berria jakinarazteko.
Degurixa ingurune berezia da, artzaintza-tradizio luzekoa, eta oso ondo kontserbatutako paisaia naturala, pagadiz eta kareharrizko gailurrez inguratutako mendi-larreak dituena.

 

Ibilbidea:

Urkulu urtegiko aparkalekutik abiatuko gara Kurutzebarri gailurreraino (1122), zelai eta baso-pistetatik, San Juan Bizkarra ertz belartsura igotzeko eta gero mendebalderantz. Bertatik Gorbeia, Anboto, Udalatx, Azkorri eta Txindoki tontorren ikuspegi ezezagunak izango ditugu.

Zaraiako kareharrizko mendilerro apalean, hasieran bide karstiko eta deserosotik jarraituko dugu, SSE norabidean, eta Aranguren gailurra pasatuta (1.149) , Arlutzera (1.129) iritsiko gara. Handik, Degurixako artzaintza inguruko ikuspegi ezin hobea izango dugu.

Zelai honetara jaistea besterik ez zaigu geratzen E norabidean, eta hemendik, nahi duenak Andartora (1.074 m) igo ahal izango du gandor labur eta zorrotza jarraituz.

Andartoko gailurretik zein Degurixako amaieratik Arbeko aran sakona hartzea besterik ez da geratzen, iparralderantz, Urkulu urtegira heltzeko. Amaieran, aparkalekura iristeko, urtegia inguratu behar da mendebalderantz.

GMT-Degurixa
Tracka Deskargatu
DATU TEKNIKOAK
Jarduera mota Egun bakarreko zeharkaldia oinez.
Kokapena
Metatutako desnibela +/- 1.200 m.
Luzera 15,5 km
Jardueraren iraupenaren aurreikuspena 6:30 h.
Material tekniko beharrezkoa Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura
MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) Ingurumen-arriskuak 3
Orientazio-zailtasuna 2
Ibiltzeko zailtasuna 3
Ahalegin fisikoa 4

Eguraldiaren Iragarpena


Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)

Elkartzeko tokia eta ordua

9:00 Urkulu urtegiko aparkalekuan

Ibilbidearen hasiera eta bukaera

Urkulu urtegia (Aretxabaleta)

Bertara joateko

Gure kotxeetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu. Ikusi ibilbidea kotxez

Bestelako oharrak

Bilbotik Durangora joango gara, Matienan N-636 errepidea hartuko dugu GI-627 errepidearekin bat egin arte. Aretxabaletara heltzean 1go irteera hartuko dugu, eta biribilgunean aurrera joango gara berriro GI-627 errepiderantz , baina ADI... justu puntu horretan desbideraketa bat hartu behar da GI-3131 errepidetik Urkulu urtegira heltzeko.

Irteerarako izena emateko azken eguna

13-05-2026

IZEN EMATEA ITXITA DAGO

Parte-hartzaileentzako aholkuak

  1. Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
  2. Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
  3. Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
  4. Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
  5. Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
  6. Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
  7. Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.