Pico Anayet 2574 / Ibon Estanés
12-09-2026

Aterpean erreserbatutako plazak bete dira jada. Oraindik eman dezakezu izena irteeran parte hartzeko, baina zure kabuz bilatu behar duzu alojamendua.
Asteburuko irteera Piriniotan, Pico de Anayetera igotzeko eta Ibon de Estanes ikusteko. Ideia da ostiralean Candanchun elkartzea eta bertan lo egitea aterpe batean.

Pico de Anayet (2574)
18,6 Km | +1250 m | 7:20 h
Anglaséko aparkalekutik (1375) irtengo gara, Canal Royara sartzen den pistari jarraituz, aterpe zahar batera heldu arte. Bertatik, eta bide zehatzik gabe, Las Negras sakanatik egingo dugu gora, bere eskuinaldetik, pasabidea mozten duen horma batera iritsi arte. Puntu honetan, sakanaren ezkerraldera pasa behar da, eta bide nabarmenik gabe jarraituko dugu, larre lau batera heldu arte. Hemendik Anayeteko lepora errez igo ahal da, eta lepotik tontorrera doan bide normalari jarraituko diogu, terraza inklinatu batzuk eta kanal labur bat igarota. Batzuetan eskueen laguntzarekin, baina zailtasun handirik gabe (I).
* Ibilbide errazagoa nahiago duenak lepo beretik Vertice de Anayetera (2555) igo daiteke, ipar-ekialdeko ertzea jarraituz.
Lepotik bueltan, Ibones de Anayet-era aldera jaitsiko gara, eta gero Canal Roya-ri jarraituz abiapunturaino itzuliko gara.
Ibones de Estanés
14,5 Km | +675m | 4:30
Sansaneteko aparkalekutik abaituko gara eta Escoureteko bordaraino daraman bidea hartuko dugu. Borda honen ondoan beste bide bat hartu behar dugu Espelungere aldera joateko. Espelungere harana ikusten dugunean, bide aldapatsu bat bilatu behar dugu hegoalderantz. Bidezidor honetatik, eta pas de la echelle igarota Ibón de Estanésera helduko gara.
Ibonetik hegoaldera, Estaneseko pasabidea hartuko dugu jaitsiera hasteko, eta 1650 m aldera, Causiat lepotik Candanchura doan bidea hartuko dugu. Lepo horretara iritsi baino apur bat lehenago, Sansanet basoa zeharkatzen duen bide bat hartu behar dugu abiapuntura itzultzeko
ALOJAMENDUA
Candanchun, aterpetxean. Prezioa 75 €, ostiral eta larunbatean lo egiteagatik, gehi gosariak eta larunbateko afaria
- Zure lo-zakua /maindirea, eta toallak, ereman behar dituzu.
- Eguneko pikoteoa norberaren kontura.
- Prezioa aldatu egin daiteke aterpetxeetan dagoen leku-kopuruaren arabera.
Izena emateko
Aldez aurretik 20 € euroko seinalea pagatu behar da, aterpetxean lekua erreserbatzeko, eta ordainagiria formularioan bertan erantsi behar duzu izena ematean.
Rural Kutxa-Caja Rural de Navarra: ES21 3008 0273 92 2445697325 edo gure lokalean ordaindu.
Gainerakoa bertan ordaintzen da.
Izena emateko azken eguna: irailaren 10a.
Beranduago ere izena eman ahal da, baina ezin dugu ziurtatu aterpetxean leku librerik egongo denik, eta zeuk egin behar izango duzu erreserba. Ez utzi azken momenturako !!
| DATU TEKNIKOAK | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Jarduera mota | Egun bakarreko irteera zirkularra oinez. | |||||||
| Kokapena | ||||||||
| Metatutako desnibela | Pico Anayet : +1250 m Estanés: +675m |
|||||||
| Luzera | Pico Anayet : 18,5 km Estanés: 14,5 km |
|||||||
| Jardueraren iraupenaren aurreikuspena | Pico Anayet : 7:20 Estanés: 4:30 |
|||||||
| Material tekniko beharrezkoa | Sasoi honetarako oinetako eta arropa egokiak. Makilak. Frontala. Ura | |||||||
| MIDE metodoaren araberako zailtasuna (1=erraza, 5=zaila) | Ingurumen-arriskuak | 4 |
|---|---|---|
| Orientazio-zailtasuna | 3 | |
| Ibiltzeko zailtasuna | 4 | |
| Ahalegin fisikoa | 4 |
Eguraldiaren Iragarpena
Sakatu iragarpen zehatzagoa ikusteko (meteoblue)
Elkartzeko tokia eta ordua
Ostiral arratsaldean,Candanchuko aterpetxean
Ibilbidearen hasiera eta bukaera
- P Anglasé-Canal Roya
- P Sansanet
Bertara joateko
Gure kotxetan. Idatzi KOMENTARIOTAN ea kotxea behar duzun edo partekatu nahi duzun, eta zenbat leku libre dituzun. Kotxeak antolatzeko zure kontaktua partekatuko dugu.
Bestelako oharrak
Irteerarako izena emateko azken eguna
10-09-2026
IZEN EMATEA ITXITA DAGO
Parte-hartzaileentzako aholkuak
- Jokatu tentuz eta zentzuz; mendizaletasunak (trekkingak, skiak, eskaladak…) berez hainbat arrisku dakartza.
- Jaso ezinbesteko argibideak antolatutako jarduerari buruz. Gailurra Mendi Taldeko kideek zalantzak argituko dizkizute.
- Kontuan hartu jarduerak dituen zailtasunak eta arriskuak. Izena eman aurretik, hausnartu antolatutako jarduerarako prestatuta ote zauden sikoki zein teknikoki.
- Prestatu jarduerarako behar den material teknikoa. Gailurra Mendi Taldeak zenbait material (erraketak, kranpoiak…) ditu alokagai.
- Osasun-arazoren bat baduzu, jakinarazi Gailurra Mendiko Taldekideei eta adierazi arazorik izatekotan zein diren hartu beharreko neurriak (botikak, jokabidea, norekin jarri harremanetan…)
- Men egin Gailurra Mendi Taldeko kide-antolatzaileen orientabide eta aholkuei, jardueraren nondik norakoak ezaguten dituzte-eta.
- Jokatu elkartasunez eta laguntasunez, jardueraren helburua gozatzea da-eta.
You must be logged in to post a comment.